Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-08-21 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Etxahun Lekue, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2014-08-21 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Urrutikoetxea, Urtzi
Bertsolariak / Egileak
Alberdi, Uxue
Lekue, Etxahun
Peñagarikano, Anjel Mari
Soto, Julio
Lana
Launaka gaia-emanda batek besteei
Jarritako gaia
Eltxoa izango zara Julio, bertso saio honetan atzeko hiruren odolak probatu dituzun eltxoa.

Deskribapena

Doinua
Eguna pasa nekean eta
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2014-08-21 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Etxahun Lekue, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Soto
Lehenik Anjel Mari biktima
joan naiz arranopola!
Belarri atzean ziztada bat
atera diot odola
mingainarekin dastatu eta
garratz-garratz dauka nola!
Oraindik ere barruan dauka
Maria Jesusen alkohola. (bis)

A.M. Peñagarikano
Joan dan urtean eltxo ugari
ta askoz gehiago aurten.
Joan dan urtean aurten bezela
lata haundia eman zuten.
Maria Jesusen odolarekin
zer ari garan entzuten
segi zazute zuek txalo jotzen
ea akabatzen dezuten. (bis)

J. Soto
Anjel Marik ia akabatu nau.
Gizonaren fantasia!
Uxueren belarri atzera
eta hozkatzen hasia
odolarekin kata egin dut
eta nago nahasia
une batzutan gozoa da ta
beste batzutan gazia. (bis)

U. Alberdi
Beraz ez zaizu garbi gelditu
Uxueren zizka-mizka.
Nere odola probatu dezu
baina bakarrik erdizka
lehengoa asko gustatu zait
egizu berriro zizta
betidanik gustoko izan dut
roilo sadomasokista. (bis)

J. Soto
Etxahunengana salto egin dut
pixka’t edateko soilik
honek ez dauka gazi-gozorik
honek ez dauka alkoholik.
Belarri atzean jarri eta
nonbait ez dio ajolik
zizta ta zizta ari naiz baina
honek ez dauka odolik. (bis)

E. Lekue
Zure aurretik bat etorri da
ta hustu egin nau jada
nigandik ezin asko atara
horra Julioren traba.
Erreparatu egiozue
hankatik ezten puntara
hori ez da lehengo eltxo txikia
liztor asiatikoa da. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra