Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-05-10 Azkoitia Sariketa [Bertsoa] / Beñat Lizaso, Oihane Perea

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Erniarraitz Bertso Kopa (1. 2014. Azkoitia)
Saioa
2014-05-10 Azkoitia Sariketa
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Beñat
Perea, Oihane
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bakoitzari hitz bat eman eta hura defendatu, argudiatu… behar du, eta besterena gainditu:
B. Lizaso: Mikrofonoa
O. Perea: Isiltasuna

Deskribapena

Doinua
Basatxoritxu mokoluzia
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2014-05-10 Azkoitia Sariketa [Bertsoa] / Beñat Lizaso, Oihane Perea

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Lizaso
Mikrofonoak martxan jartzean
badauka hainbat bertute
sortu zirela izango dira
nik ez dakit zenbat urte!
Oholtza batean jende aurrean
lasaitasunaren truke
bertsolariek nere babesa
ederki eskertzen dute.

O. Perea
Mikrofonoan aurrean egon
eta sarritan trantzea
onartzen dizut sortzen duela
barrenean engantxea
baina askatu ezin baitugu
mingaina edo etxea
iruditzen zait hobea dela
mikrofonoa itzaltzea.

B. Lizaso
Mikrofonoan aurrean norbait
badago borondateko
txikia ere hazi ohi denez
nere babesa tarteko
mikrofonoan hotsa aski da
isiltasuna hausteko
ta zuk ez dezu nahikoa indar
neri aurka egiteko.

O. Perea
Mikrofonoa piztu aurretik
barruan duzu dizdira
ahotsa altxatu eta mezua
helduko da urrutira
baina Lizaso ez zaite harrotu
ta lasaitu zaite tira!
Batzu-batzutan ixilik ere
gauza asko esaten dira.

B. Lizaso
Isiltasunak nahiz eta sarri
egiten digun mesede
ahots ozena baldin badezu
hitz egin ezkero trebe
ahal den altuen hitz egitea
eta zalantzarik gabe
orduan garbi entzungo zaitu
entzun nahi ez dunak ere.

O. Perea
Askotan ez naiz ni neu isilik
be gelditzeko kapaza
mikrofonoan sarri hartzen dut
sardiñera baten traza.
Baina saioa amaitu dugu
ta bagoaz gure kaxa
isiltasuna hasiko da ta
hartuko dugu arnasa.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra