Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Oihane Perea

Datu pertsonalak

Izena
Perea, Oihane
Izen abizen osoak
Perea Perez De Mendiola, Oihane
Jaiotza
1977 Gasteiz + Gasteiz < Gasteizaldea < Araba < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-eskola sortzailea
Bertso irakaslea
Bertso-irratsaiogilea
Eragilea
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertso-eskolako irakaslea:
Koldo Mitxelena institutuko bertso-eskola: 1994-1999
Aramaioko bertso-eskolan, 1998-2000/ 2001-2002/ 2002/2003
Lautadako bertso-eskolan: 1998tik 2001era eta 2006-…
Legutioko bertso-eskola: 2001-2005 eta 2006-2008
Laudioko bertso-eskolan: 2002tik 2005era
Gasteizko bertso-eskola: 2007-…
Bertso-eskolako sortzaile: Lautada, Aramaio eta Legutioko bertso-eskoletan
Bertso-irratsaiogilea: Gasteiz irratian “Uhinak kantari” irratsaioa. 2004, 2005, 2007, 2008. 2014tik aurrera Lautadako Txindurri irrati libreko Potoak Hankaluzetan parte hartzen du.
Eragilea: Arabako bertsozale elkartean 2002tik 2005era eta 2009-,,, Transmisio batzordeko eragilea 2004-2005

Datu biografikoak

Biografia
12 urte zituela Gasteizko bertso-eskolan sartu zen. Egun Arabako Bertsozale Elkarteko eragilea da eta bertso-eskolako eta ikastetxeetako bertsolaritza irakaslea ere bai.
2007ko, 2009ko, 2013ko eta 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketak irabazi zituen eta 2012an Arabako Kuadrilla Arteko Txapelketan ere lehena izan zen Lautadako taldea.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Eskolarteko Txapelketan, 1991-1992