Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Martin Goikoetxea oroituz [Bertsoa] / Txomin Garmendia

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Garmendia, Txomin

Deskribapena

Izenburua
Martin Goikoetxea oroituz
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Gorritiko seme jator bat bertsoz aipatzera nua
Bertso kopurua
1
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Diario de Noticias de Gipuzkoa [Egunkaria]
Orrialdeak
41
Argitalpen / inprimatze data
2015-11-15

Martin Goikoetxea oroituz [Bertsoa] / Txomin Garmendia

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Diario de Noticias de Gipuzkoa [Egunkaria] Argitalpen data:  2015-11-15 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gorritiko seme jator bat bertsoz aipatzera nua , Ipar-Amerikan bizi da eta ain degu gizon sanua; aldika onunt z etorritzeko egiten dula modua, orregatikan deitzen diogu Martin amerikanua.

Nunbaite irabazi bearra eguneroko ogia, da egun baten artu zuan bai Amerikara bidia; lurralde ura izan bear du gauza askoren jabia, baiña txoriak maitatutzen du bera jaio zan kabia.

Bertsolaria nola dan bera eta zuzena itzean, malkoren batzuk botako ditu guretzako oroit zean; gu ere pozik, etorri dala, telefonotik deitzean, saio batzuk egiñez noski.

Orra zu Martin ikusten zaitut jakin-miñetan zaudela, baita gu ere zure berriak jakin naie an gaudela; ikusten dezu Benta Aldean gaur nola dagoan gela, nik besterikan ezin det esan ondo bizi geradela.

Orra Martin zu urrutitara joan ziñan Euskal Erriti, suerte onak izan ere bai artu zendun lur berriti; guk dadukagun artu-emana nola degun aspalditi, munduko erririk e derrena zan San Bartolomez Gorriti.

Kamio berria egin zuten da ainbeste gauza edertu, Donostitik da Iruñatik gaur Gorriti daukagu gertu; lengo patxara da gozo ura moda berriak baztertu, zeru txiki polit bat genduan iñork nai badu aztertu.

Ango jendean borondatea etxean eta auzuan, iru edo lau taberna, ere naiko leku erosuan; danetan soiñujole bana zan jendea dantża zantzuan, o beste erriak etzuten zerbait Gorriti orrek bazuan.

Diferentziak izaten dira zarrean eta gaztean, da batez ere dantzan edo ta bertso berritan astean; orain ez degu zaletasunik ez baten da ez bestean, okerragoko bidean goaz pozikan onenbestean.

Aritik erten da ibilliko naiz arren barka zaidazuteę, Amerika orrek lana ta ogi askori eman di zute; egindakoak daude lekuko da ori badakizute, gure erriaren izen bikaiña zuek edert zen dezute.

Beti gogoan izan ditzagun guraso zarran esanak, gure erria aunditze arren langille ederrak izanak; beti gogoan izan gaitzala gurutz batean il zanak, bera eskertzen badegu lana era oritan gabiltzanak.

Martin Goikoetxea oroituz [Bertsoa] / Txomin Garmendia

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Diario de Noticias de Gipuzkoa [Egunkaria] Argitalpen data:  2015-11-15 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ikusi dokumentuak:

xdz5_btx_001108.tif

xdz5_btx_001108.tif

Dokumentua

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra