Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2015-03-08 Alegia Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Ane Labaka Mayoz, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2015-03-08 Alegia Berezia
Gai-jartzailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolariak / Egileak
Alberdi, Uxue
Amuriza, Miren
Labaka Mayoz, Ane
Uria Albizuri, Jone
Lana
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Alegian beti izan gara jokozaleak, kartazaleak, eta jokoan hasi behar dugu.
Lau bateko ageri dira pantaila horretan. Zuek izango zarete karta horietako bat. Zuek aukeratu (Pantailan lau karta. Lau batekoak).
Ezpata: Zorrotza da, fina, gauza guztiei punta ateratzailea.
Bastoa: Egoskorra, burugogorra, tematia da.
Urrea: Goxoa, fina, beroa, maitekorra...
Kopa: Kuadrillako pailazoa, ganberroa, moxkortxioa, kuadrillan umorea jartzen duena.
Zuek lauok duela hamar urte unibertsitatean ikasten ari zinetela elkarrekin bizi izan zineten pisu berean. Hamar urte pasatuta, gaur elkartu zarete afaltzeko.
Gaiari oharrak
Ezpata: Zorrotza da, fina, gauza guztiei punta ateratzailea (U. Alberdik aukeratzen du).
Bastoa: Egoskorra, burugogorra, tematia da (J. Uriak aukeratzen du).
Urrea: Goxoa, fina, beroa, maitekorra... (M. Amurizak aukeratzen du).
Kopa: Kuadrillako pailazoa, ganberroa, moxkortxioa, kuadrillan umorea jartzen duena (A. Labakak aukeratzen du).

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Lau puntuko berdina, 8 silabaz
Bertso kopurua
12

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2015-03-08 Alegia Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Ane Labaka Mayoz, Jone Uria Albizuri

Neurria:  Lau puntuko berdina, 8 silabaz 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neurria: Lauko berdina
Doinua: BADUN BADERO

U. Alberdi
Hamarkada aipatu da
baina esan dugu gaizki
hamar urte ta lau egun
pasatu dira zehazki.

J. Uria
Eta egia da orain
igual berak arrazoia du
nik hamar urtetan ez dut
inoiz arrazoia galdu.

M. Amuriza
Haserretu beharrean
orain behar dugu goza
zuek ikustea izan da
nire urte osoko poza.

A. Labaka
Eta nik orain gaur zer jan
ezin aukeratu ti-ta
Mirenen goxotasunak
bihurtu nau diabetika.

U. Alberdi
Zuekin ez da erraza
pazientzian mantenua
solasean jarraitu ordez
hauta dezagun menua.

J. Uria
Menua nik esango dut
beti hala da ta basta!
Beti nire gustokoa
izan da ta beraz, pasta.

M. Amuriza
Gaurko taberna hau hartu
dezazuen ba etxetzat
tulipana bana ekarri
dizuet orain zuentzat.

A. Labaka
Mirenen goxotasuna
berriz ere degu marka
tulipanak utz itzazu
plastikozkoak dira ta.

U. Alberdi
Beti hain gai friboloak
ez al da kontu bitxia?
Eta pake prozesuaz
zein da zuen iritzia?

J. Uria
Ni gaurko Aneren jarrerak
nau bastantean kezkatu
Oraindik ardo botila
nola ez duzu eskatu?

M. Amuriza
Uxuek atera ditu
gai oso interesgarriak
udaberriak ekarri
ohi ditu garai berriak.

A. Labaka
Ardo botila eskatuz
nahastu hemengo ta hango
ni hemen nagon artean
ez da pakerik izango.

U. Alberdi
Mirenek optimismotik
ikusten dula herria
zuretzat ze egunetan
hasten da udaberria?

J. Uria
Nahiz gaur ez dugun eduki
hain eguraldi tristea
ze bake prozesuz zabiltz
gurea ala bestea?

M. Amuriza
Utzi bake prozesua
beste egun baterako
bertso sorta bat prestatu
baitut afalosterako.

A. Labaka
Hau bertso sorta hartuta
dago okupatu samarrik
berriro egin beharko det
parranda bakar-bakarrik.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra