Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2015-03-27 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2015-03-27 Bergara Jaialdia
Gai-jartzailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolariak / Egileak
Alberdi, Uxue
Zubeldia, Iker
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek elkarrekin egindako hitz bakarrak eguraldiaz egiten dituzue. Igogailuan bakarrik egiten duzue topo, eta konbertsazio motz horietan horretaz aritzen zarete beti.
Iker, konturatu zara edozein eguraldi egiten duela ere Uxue beti gustura dagoela. Euria, elurra, hotza, beroa… beti bilatzen dio bere alde ona eta beti hitz egiten du pozik eguraldiaz. Nazkatuta zaude eta zerbait esatekotan zara. Oraintxe sartu da Uxue igogailuan.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2015-03-27 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Iker Zubeldia

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Zubeldia
“Aupa ze muz zabiltza?
Ze giro sakona!”
Busti-busti eginda
dirudi fregona
irrist eginda eroi da
auzoko amona
baina hala’re dago
eguraldi ona. (bis)

U. Alberdi
Ikerren aurpegian
a ze angustia!
Neri igual zait lehor
edota bustia
kazkabarra, elurra
berdin zait guztia
Iker zu zarelako
nire eguzkia. (bis)

I. Zubeldia
Konbertsazioa da
erabat luzea
zerura beidatuta
ze giro klasea?
“Ni nauzu eguzkia”
beida ze posea!
Ba Uxue zu zera
nire eklipsea. (bis)

U. Alberdi
Beraz elkartu gera
hemen astro batzuk
nere argiarekin
eklipsatzen zaitut
ba nahi baduzu zure
musutxo baten truk
zuri antizikloi bat
marraztuko dizut. (bis)

I. Zubeldia
Ez da horren plan txarra
hala ikusita
psikiatrari egin
zaiozu bixita.
Beti dau giro ona
alderdi guzita
piszina`re joaten da
katiuskak jantzita. (bis) (*)

U. Alberdi
Han badagoelako
hainbat euri mota
baina estutu dezagun
gure arteko soka
berdin zait katiuska
edo eta bota
zure etxean eranzteko
dispuesto nago ta. (bis)

I. Zubeldia
Ondotik botatzeko
a ze arrazoia!
Eguraldi ederra
da antizikloia
erantzita joaten
baldin bada ohia
laste izango det nik
etxean trumoia. (bis)

U. Alberdi
Uste nuen nintzela
gutxinez epela
baina aspertu zaitut
etorri ta bela
ba zuk jakin ezazu
euria bezela
ni hona geratzeko
etorri naizela. (bis)

(*) Bota luzeak jantzita dago Uxue.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra