Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2015-04-10 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Fredi Paia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2015-04-10 Zumaia Jaialdia
Gai-jartzailea
Manterola, Unai
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Paia, Fredi
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hauteskundeak gertu dira, eta kanpainetan denetik ikusi dugu: zabor edukiontziaren barruan dantzan, rapa egiten bideo batean, denona den ikur bat erabiltzen… Zuek bi hautagai zarete. Fredik astero megaproiektuak eta megaobrak aurkezten ditu. Sebastianek herria konpondu, soldatak ordaindu... apalago ibiltzen da.

Deskribapena

Doinua
Nere gogoa hegan dijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2015-04-10 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Fredi Paia

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


F. Paia
Politikaren bide zoroak
eraikuntzetan dihardu
nire ideia izan zen Guggenheim
eta hartu zazu kargu
eta Kursaalan bide beretik
gauza haundi asko dakargu
politikako ez du balio
itzal haundirik ez badu.

S. Lizaso
Barkatu baina itzal eiteko
mundura ez zinen jaio
eta besteren itzal goxoan
etzanda egotea nahio.
Proiektu haundiak aurkezten ditu
ta txitxi baino lasaio
ahoa zabaltzen dun orduko
gezurra irteten zaio.

F. Paia
Baina euskalduna holakoa da
hori da gure problema
beti maite du haunditasuna
grua eder baten kemena
eta Sebastian Lizaso ekarri
behar dut mitinez hurrena
tamainuz eta ahots indarrez
bertsolari haundiena.

S. Lizaso
Kostako zaizu hura ekartzen
formalagoa izaki
obra haundiak egite hori
noiztik dezu erabaki?
Kursaal, Guggenheim, holako gauzak
nunnahi nahi ditu eraiki
eta herrian zer arazo den
arrastorikan ez daki.

F. Paia
Arazo asko da Euskal Herrian
hankaz gora da mundua
langabezia edo krisia
zein kale giro segurua
obra haunditan ibili nahi dut
itxaropen aidurua
obra haundiak diru haundia
hori da nere helburua.

S. Lizaso
Obra txikiak ta pixkanaka
egin nahi borondatean
gauza txikiak sarri eginez
ezta herrian kaltean.
Nik lan horretan segitu nahi det
datozen hor lau urtean
ez zuk bezela hiru etzanda
dena azken hilabetean.

F. Paia
Etzanda ondo pentsatzen dut nik
ez al da hori egia?
Eta jendeak nigandik nahi du
buruko estrategia
egonkortzea ekonomia
ta zabaltzea begia
lau urte inoiz ez, hogeita hamabost
legislatura handia.

S. Lizaso
Hemen bakoitzak agertu degu
geure zenbait intentzio
hau gezurretan alai jardun da
ni apal eta serio.
Erabakia zuen esku da
hori ez da misterio
eta honi botoa emandakoak
berak antzemango dio.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra