Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2015-04-18 Baiona Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2015-04-18 Baiona Jaialdia
Gai-jartzailea
Itzaina, Joana
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Sarriegi, Aitor
Jarritako gaia
Egun hauetan Baigorrin topaketa dute bertso-eskoletako bertsolari gazteek. Igor, haurrekin tarte bat izateko gonbidatu duten bertsolari famatua zara. Aitor, berriz, bertso-eskoletan ibiltzen den haurra. Afalondoan, Aitor hurbildu zaizu, Igor, kontseilu eske.

Deskribapena

Doinua
Orioko balearena
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2015-04-18 Baiona Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Sarriegi

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Sarriegi
Gustoko fintasuna
eta umorea
zugana hurbiltzeko
hartu adorea
ta egin behar dizut
galdera gordea:
nola izan naiteke
zu baino hobea? (bis)

I. Elortza
Hasteko ostikada
ez dira bi musu
nola ni baino hobe
izan pausuz pausu
beharbada dohaiak
hautatu zaitu zu
baina egunero lan
egin beharko duzu. (bis)

A. Sarriegi
Hemen elkartu gara
makina bat kide
eta zure jakintza
egin nahi dut nire
baina zu hirugarren
beti erdibide
Amets eta Maialen
ez al zeuden libre? (bis)

I. Elortza
Beti erdibidean
eta hemen nago
antza Maialenen zain
zaudete luzaro
Amets ere ez zen gaizki
ez da hain arraro
baina badira bertso
eskola gehiago. (bis)

A. Sarriegi
Nola garai batean
fama asko zuten
ta hemen ikusita
gauzak erantzuten
nik meriturik zuri
gaur ezin dizut ken.
Ez dakit bertsolari
izan nahiko nukeen. (bis)

I. Elortza
Dudak omen dauzkazu
kantuz ibiltzeko
baina hitzezko zatoz
ta zara hitzeko
beldurrik ez zirika
inori aritzeko
hori da lehen baldintza
plazan luzitzeko. (bis)

A. Sarriegi
Hemen bazkari, afari
han zingi ta zanga
sarri ibiltzen zarete
denari emanda
baina bertsolaritzan
egia esanda
errugbian adina
irabazten al da? (bis)

I. Elortza
Jan ta edanarena
bota du serio
baina nire itxura
ikusita dio
asko irabazten dela
rugbia medio
noski gorputz honekin
ez nuen balio. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra