Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2015-07-25 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Maialen Lujanbio, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2015-07-25 Amasa-Villabona Jaialdia
Gai-jartzailea
Agirre, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Laburu, Agin
Lujanbio, Maialen
Soto, Julio
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Galde-erantzunak egingo ditugu, eta Julio izango da aldiro erantzungo duena. Txosnan zaude Julio, zerbeza bat edaten, bakarrik. Maialen eta Agin bakoitza alde banatik etorri zaizkizu. Nonbait zu bakarrik ikusi, eta morboa piztu zaie.

Deskribapena

Doinua
Ikusi nuanean I
Neurria / Estrofaren izena
Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
28

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2015-07-25 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Maialen Lujanbio, Julio Soto

Neurria:  Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Laburu
Ejem! Ez dakit nola
esan elegante.
J. Soto
Ez dakit nola esan
zaudela sobrante.

M. Lujanbio
Kaixo mutil ze moduz?
Hemengoa ez zera
J. Soto
Ez Nafarroatik nator
beste askon antzera.

A. Laburu
Konbinatzen al dute
kuadruak ta raiak? (*)
J. Soto
Konbinatzen zail dira
zu ta nere nahiak.

M. Lujanbio
Ze konbinatu ari
zera zu edaten?
J. Soto
Kubata ron atera
dit halako baten.

A. Laburu
Kubata horren gelak
urtzen ari dira.
J. Soto
Bai ipintzen bazara
hain gertu begira.

M. Lujanbio
Emozionatzen nau
nafar azentuak.
J. Soto
Ez nau emozionatzen
gaurko momentuak.

A. Laburu
Txosnetako kubatek
jela noiztik dute?
J. Soto
Zuk bezelaxe nik e
argitu nahi nuke.

M. Lujanbio
Zuk beti al dauzkazu
eskuak patrikan?
J. Soto
Dantza egiteko dauzkat
kanpoan sarritan.

A. Laburu
Gaur barrakoa baino
zu nungua zera?
J. Soto
Erantzun behar al dizut
bestean antzera?

M. Lujanbio
Ixiltzeko esaiozu
hango tipo horri.
J. Soto
Keba ez da enteratzen
dago gorri-gorri.

A. Laburu
Nik ixiltzen badakit
baino gaur ez det nahi.
J. Soto
Hik pakea eman zak
hemendikan jun hai.

M. Lujanbio
Eta zu ez zera ba
izango sekreta?
J. Soto
Ez, baino barruz nago
sekretuz beteta.

A. Laburu
Argituko bazenu
zure sekretua.
J. Soto
Agian zeneukake
ezin ulertua.

M. Lujanbio
Martxa handirik behintzat
ez dezu ageri.
J. Soto
Martxa gehio nahi bada
segi idazu neri.

A. Laburu
Zu al zera lehenengo
nafarra sosoa?
J. Soto
Ez, ez, sosoa baita
Naparro osoa.

M. Lujanbio
Biak ere ez zaudete
oso animatuta.
J. Soto
Animatuko zara
zu arrimatuta.

A. Laburu
Barra honi helduta
hau da euskal dantza
J. Soto
ta aldatuko dela
al duzu esperantza?

M. Lujanbio
Utziozu horri ta
zatoz neregana.
J. Soto
Horixe egin nahi nuen
pixkana-pixkana.

A. Laburu
Pikatzen hasia naiz
zertara zatoz zu ?
J. Soto
Hurbiltzeko aukera
bikaina daukazu.

M. Lujanbio
Hori beti izan da
herri hontako pelma.
J. Soto
Gehiago gustatzen zait
zure diadema.

A. Laburu
Ni beti izandu naiz
kate motxekua.
J. Soto
Ez zaite apuratu
nere antzekua.

M. Lujanbio
Hurbildu zera baino
tragua pagatu.
J. Soto
Baino gero nerekin
behar dezu dantzatu.

A. Laburu
Julio hemen dezu
tragua debalde.
J. Soto
Zure tragotik edan?
Alde, alde, alde.

M. Lujanbio
Dantzatu nahi badezu
esan Oihanari.
J. Soto
Dantza eskatzen diot
etortzen danari.

A. Laburu
Debalde esan nahi nun
balde batekua.
J. Soto
Zu zara mutil listo
erabatekua.

M. Lujanbio
Ni aspertzen ari naiz
hemen eze ez dago.
J. Soto
Zuri muxu emateko
irrikitan nago.

A. Laburu
Bale ni hemen nago
zer gertatuko zai.
J. Soto
Lehen ere esan diat
ondora etorri hai.

M. Lujanbio
Voyeur horri esaiozu
ez begiratzeko.
J. Soto
Gogoa sartzen ari zait
trioa egiteko.


(*) Horrela jantzita daude, Agin laukidun alkandorarekin eta Julio niki marradunarekin.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra