Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2015-08-03 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Eneko Lazkoz

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2015-08-03 Etxarri-Aranatz Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Alberdi, Uxue
Lazkoz, Eneko
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Azken hogeita hamar urte hauetan igerilekuetako txiringitoaren jabetza eduki duzu, Uxue. Azken urteotako eguraldi kaxkarraz nazkatuta Enekori, “Boli”ri, saldu zenion negozioa. Orain txiringitoan barra ertzean zaude, hamabost minutuz kaña bat eskatu ezinda.

Deskribapena

Doinua
Orioko balearena
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2015-08-03 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Eneko Lazkoz

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Alberdi
Hogeita hamar urtean
hona pausuz pausu
etorri ta euria
izaten zen usu
zuretzat egualdia
“Boli” a ze luxu!
Txiringitoaz batera
erosi al duzu? (bis)

E. Lazkoz
Ba ez, baina uda hau
dijoa itzela
beteta bi patrikak
beteta sabela
trukoa da onean
txarrean bezela,
aurpegi ona jartzen
jakin behar dela (bis)

U. Alberdi
Jendez inguratuta
ni ez nintzen ibiltzen
eta uda honetan
egarriak hiltzen
ni lehen bakar-bakarrik
aspertu ohi nintzen.
Oain barran, ez piszinan
ez gera kabitzen. (bis)

E. Lazkoz
Kriston jendetza dago
piszina erdian
ta barra ere ezin
egon agerian
ta zu ikusten zaitut
nere inbidian
zeozer gaizki egin
zenuen agian. (bis)

U. Alberdi
Ni marketin aldetik
hain nintzen plakoa!
Zure estrategiak
a ze espoantoa!
Eguraldia duzu
Andaluzikoa
ta kañan prezioa
Finlandiakoa. (bis)

E. Lazkoz
Hori pentsatu behar
zenuen lehenago
urte pila alperrik
baituzu igaro
dirua irabazi
ta irabazi nago
zuk hogeita hamar urtez
baino askoz gehiago. (bis)

U. Alberdi
Alperrikan eztenka
gabiltza elkarri
desesperauta nago
eta oso larri
piszina salto eingo det
jarri arte gorri.
Ez dakit igerian
baina ez etorri. (bis)

E. Lazkoz
Ez joan piszinara
ez zaitez erotu
geratu zaitez hemen
hola ez berotu
nahiz ta nik irabazi
ta hemen harrotu.
Edan ezazu kaña bat
etxearen kontu. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra