Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2015-09-11 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2015-09-11 Alkiza Jaialdia
Gai-jartzailea
Mujika, Haritz
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Amaia
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ertzainak zarete. Patruila lanean zabiltzatela, genero indarkeriako deia jaso duzue irratitik. Lekura iritsi eta konturatu zarete lehengo astean ere leku beretik jaso zenutela salaketa.

Deskribapena

Doinua
Beste bateko inularretan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2015-09-11 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Jendea ez dabil legetik kanpo
baizik ta senetik kanpo.
Hara genero biolentziak
zenbat traba zenbat gako!
Lehenago egin gendun txangoa
gertatu zena doako
ta igual berandu izango degu
hurrena etortzerako. (bis)

A. Agirre
Segundu batez irauli leike
asteburuko eskema
berriro ere dei itsusi bat
berriz lehengoko problema
gizonezkoa seguru dala
horrek sutzen dit barrena
hiltzeraino jotzeko gai bada
gehien maitatzen duena. (bis)

M. Lujanbio
Hori maitasun gaizki ulertua
dezu nere arabera
gu katuaren ta xaguaren
jokuan parte gainera.
Erro-errotik heltzen ez bada
bortizkeria jarrera
odolusten den gizarte bati
bendak jartzen ari gera. (bis)

A. Agirre
Borobila ez den harreman baten
nunahi sortzen dira ertzak
bi emakume gera gu baina
prest dauzkagu porra beltzak.
Parejen esku sarri zapuzten
dira andreen ametsak
“Ez” esatea ofentsiba bat
baita gizon askorentzat. (bis)

M. Lujanbio
Protokoloa kunplitzen degu
gure lana hau da baina
hemen kontuak atzekoz aurre
ez al daude alajaina?
Gero urruntze agindua da
gizon horrentzat ordaina
eta orduan emazteari
jartzen zaio bizkartzaina. (bis)

A. Agirre
Bizkartzain lana dagokigu gaur
gerokoak gerorako
emakume naiz baina gizonai
baietz ozen esan “Alto!”.
Gure bizkar ta duintasuna
zaintzen jarraitu beharko
ar askok mingain eta eskuak
zaintzen ez dituztelako. (bis)

M. Lujanbio
Nola liteke batak besteai
bizitza bat lapurtzea?
Nik aitortzen det desio izan det
horko zenbait egurtzea
baina nola den dagokiguna
guri legea gurtzea
nik espero det asterokoa
ohitura ez bihurtzea. (bis)

A. Agirre
Nik ere ez det nahi hau izatea
asteburuko disputa
hara Maialen ezinegona
det-eta barne burruka
legea bere eskutik hartuz
gizonak arrazoi dauka
baina andreak ere hobe du
bere neurriak hartuta. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra