Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2015-10-11 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
Bertsoa entzun |
2015-10-11 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Siriatik ta Afrika aldetik
ihesi dira etortzen
eta bidean beren malko ta
izerdi tantak idortzen.
Ez da errexa bertso batean
soluzio on bat lortzen
baina Europa orain ari da
harresi gehiago sortzen.
Lehenik galdetu behar genuke
zergaitik ote datozen?
Agintarien diskurtsoetan
ez bainaiz sobera fio
haien bizitza hain merke eta
hemengoak hain kario
eta gainera erraiten dute
ari direla serio
beren europar goi instantzitan
bilkura ta soluzio
gure mugetan ez dut sinisten
ta hangoetan gutxio.
Mendebaldeak jabetu nahi du
gasaz ta petrolioaz
ez da kezkatzen hango pertsonen
bizitzaren balioaz
ta gerretatik ihesi datoz
maiz guri atea joaz
mugen gainetik salto egin ta
igaroaz-igaroaz
bertze mundu bat aldarrikatuz
haizea bezala doaz.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra