Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2015-11-20 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2015-11-20 Legazpi Jaialdia
Gai-jartzailea
Iriondo, Asier
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Zubeldia, Iker
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Maialen, zentro komertzialera joan zara erosketak egitera. Bete duzu gurdia eta kaxara iritsi zara. Han, Iker kajeroa dago. Kobratu ahala erositakoaz komentario eta galderak egiten ari zaizu.

Deskribapena

Doinua
Zeru altuan zegoen Jaunak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2015-11-20 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Barra kodea pasatu ahala
honek ahoa zabaldu
batak gizendu egingo naula
besteak berriz argaldu
beste hau sarri saltzen duela
hurrena ezin dula saldu...
Zure lata hau aguantatzeak
deskuentoik egiten al du?

I. Zubeldia
Beti izan det bezerokiko
hoinbesteko interesa
integraletik tire egiten du
a ze nolako sorpresa!
Pastelak ere hiru dozena
hortan ez dauka pereza.
Zure dieta ulertzen ere
ez dago oso erreza.

M. Lujanbio
Nere dieta nere dieta da
uztazu aparkatuta
hasi bazara dena kobratzen
hasi zaite eta buka!
Asper-asper egina hortxe dago
mingaina bizia du ta
testu iruzkinak egiten ditu
ingredienteak letuta.

I. Zubeldia
Pazientzia haundi samarra
behar da bezero honekin
deskuentoak eskatzen ditu
nola ibiltzen dan zeinek jakin
tres por dos eta bere kupoiak
ezin du hortik aldegin
ia amona eginda zaude
hogeita hamar urterekin.

M. Lujanbio
Amona ez baina nik ere behar det
edateko ta jateko
ta zu danari punta ateratzen
ze poeta bapateko!
Orain nik daukat berrehun euroko
ta besteik ez emateko
ta preparatu horreri ere
izango du esateko.

I. Zubeldia
Berrehun eurora zure faktura
nahikoa azkar da io
kupoiak ere atera ditu
bere poltsa barrutio
kontua ere preparatu det
beraz agur ta adio.
Gazte Txartela gorde ezazu
ia ez dizu balio.

M. Lujanbio
Gazte Txartela alperrik daukat
baina hementxe aukeran
kupoiak eta travela ere
eman dizkizut haseran.
Gabonetako zozketako ere
nola zera sartu dedan
tokatzen bada biajea zutzat
ta ia joaten zeran!

I. Zubeldia
Haserre samar ipini zera
baina posible ote da?
Adiskidetu egin gintezke
badaukagu ta aukera
ta biaje bat tokatu leike
hemen Karibe aldera
bakarrik triste eongo nintzake
batera joango al gera?

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra