Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2015-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2015-12-30 Durango Jaialdia
Gai-jartzailea
Iturriaga, Unai
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bartzelonan izan da joan den astean. Alan zuen izena, hamazazpi urte, transexuala zen eta bere buruaz beste egin du.

Deskribapena

Doinua
Gogoan daukat ez du aspaldi
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2015-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ze inporta du neure gorputzak
ezpainak edo titiak?
Bakoitza gaude sortzetik dugun
patroi bati atxikiak
eta askotan ezin onartuz
beste baten edukiak
ezin ikusiz gabiltza nahiz ta
izan begi irikiak
eguneroko bizitzak dauzkan
inkisizio txikiak. (bis)

Nahi gabe edo nahita geuk ere
egin dugu gizartea
ta zenbat bala batek jotzean
ikasgelako atea?
Erdi libre da erdi zeharka
hari zernahi esatea
ta horra gero drama triste bat
mundu hontatik joatea.
Ta harek zuen kulpa bakarra
desberdina izatea. (bis)

Uste gabeko zauri horiek
min latz haundi bat dakarte
ni mutil gisa sortu ta hazi
ta esan liteke ze suerte
ez dut sekula problemik izan
ez naute kolpatu fuerte.
Hala ta guztiz Alanik ez dut
utzi nahi inoiz parte
bestela ere bizi leikela
ulertzen ez dugun arte. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra