Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2015-02-20 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Asier Azpiroz Iztueta

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Abra Saria (14. 2015. Getxo)
Saioa
2015-02-20 Getxo Sariketa
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Maddalen
Azpiroz Iztueta, Asier
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ama-alabak zarete. Maddalen ama eta Asier alaba. Jubilatu berria zara Maddalen, eta senarrarengandik banatzea erabaki duzu. Gaur eman diozu alabari horren berri.

Deskribapena

Doinua
Espainian behera
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

2015-02-20 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Asier Azpiroz Iztueta

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 


A. Azpiroz
Ia berrogei urtez
aitakin antzera
biok elkarbanatu
zenduten etxera.
Berria jaso det ta
sorpresa hauxe da
berriz ere soltera
moduan jartzera
hirurogei urtekin
gaztetu al zera? (bis)

M. Arzallus
Eta egin al zaizu
hain harrigarria?
Orain egin nahi nuke
ongietorria
Eder dut aurpegia
lirain dut gerria
ta lotsati masailak
batzutan gorria.
Emakume zaharra ta
bizitza berria. (bis)

A. Azpiroz
Emakume zaharra ta
gazte aldartea
nahi zenduke soltera
berriz izatea
ta aitarekin hautsi
daukazun katea
ba hori nahi badezu
egin ta pakea!
Orain tokatzen zaizu
aitari esatea. (bis)

M. Arzallus
Baina alde egin nahi dut
nik azkar hemendik
maletak ate ondoan
daduzkat jadanik
eta ez dut hartu nahi
horrelako lanik.
Horren seme prestua
ta ona izanik
esango zeniola
pentsatzen nuen nik. (bis)

A. Azpiroz
Aitakin ein ondoren
bizitza xumea
iritsi omen zera
zu ere honea
ezer esan be hanka!
Hau al da gunea?
Baina horrelakorik
ez emakumea!
Gauza bat da gaztea
bestea umea. (bis)

M. Arzallus
Baina gauzak argiki
esatera goazen:
beti nabil builaka
errietan ozen
orain alde egingo dut
hemendikan zuzen
zu harriturik zaude
ze umea naizen.
Urte asko pasa dut
bi umeak zaintzen. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra