Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Xumai Murua
Bertsoa entzun |
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Xumai Murua
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Maddalen :
Nahiz ta borrokan indarra duten
ez dira hain xutik jiten
eta hemen zer gertatzen zaien
ez da sekulan jakiten
egia esan nik nahiago dut
ia entzun gabe irten
orai zergatik hasi behar dut
erizain lanak egiten?
Xumai :
Nik ere ongi aditua dut
gure nagusiak errana
ta hari soilik emango diot
legez ahal dezakedan
ez nau erruki begirada horrek
ahal hain errex engana
terrorista bat lagunduz ez dut
galdu nahi nere lana.
Maddalen :
Nahiz ta kartzelan aspaldidanik
garen biok ezagunak
opa dizkiot egun tristeak
eta etorkizun ilunak
presondegian sufrituz pasa
ditzala bere egunak
eta laguntza eman bezaio
bere zeldako lagunak.
Xumai :
Arrazoin duzu ene lankide
ez duzu alferrik egin hitz
euskaldun hoiek zeldarik zelda
beti elkarrekin dabiltz
ta kartzeletan Frantzia huntan
guk ez dugu leku anitz
nahiago nuke gaixo iraun baino
lehenbailehen hiltzen balitz.
Maddalen :
Nahiz egunak erdi lo pasa
eta gau denak itzarrik
nahiz aspaldian bere zeruan
ez den argitu izarrik
nahiz eta abantzu zutitzeko ere
ez duen ia indarrik
epaile jaunak hala dio ta
ez du laguntza beharrik.
Xumai :
Jada kopeta ilundu zaio
uzkurtua du gorputza
bere barnetik urruna doa
lehenago zuen funtsa
gizatasunik ezak batzutan
ez nau uzten horren untsa
baina agintzen bazait bakarrik
emanen diot laguntza.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra