Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe
Bertsoa entzun |
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Puntua:
Mattin omentzen dugu
Xilaba honetan.
Artetxe:
Nik ere omendu nahi
nuke hemen bertan
alaitzen zuelako
zegona penetan
lagun baliotsua
zen hura benetan.
Puntua:
Hamabortz gazte heldu
direla ondotik.
Artetxe:
Hala heldu direnez
nik ongi ez dakit
matematikak egin
nahi ditut orain nik
baina ez ditut ikusten
hainbeste oraindik.
Puntua:
Orain nork ote dauka
irriaren giltza?
Artetxe:
Hemen giren guziak
horretan gabiltza
hain publiko ederra
hain oholtza anitza
irri egiteko gaur
hauxe da baldintza.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra