Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Odei Barroso, Sustrai Colina
Bertsoa entzun |
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Odei Barroso, Sustrai Colina
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Odei :
Aintzinan militatzen
ene desioa
militantziak garesti
dauka prezioa
asteburu huntako
a ze presioa!
Sarri sortzen zait neri
barne sesioa
lehentasuna eta
obligazioa
Sustrai :
Feminismoa edo
independentzia
zainetan daramazu
hitzen esentzia
mingarria litzake
zure ausentzia
ez baita ezinbesteko
bertan presentzia
ta ez da militantea
nere pazientzia.
Odei :
Usu erran didazu
zuk gauza berdina
ta alferrik da egiten
dudan ahalegina
sinesmena baitaukat
zuzena ta fina
nik ere nahiago dut
batera bagina
hola ezin al dugu
segitu aintzina?
Sustrai :
Odei zauriak ari
zaizkigu orbaintzen
prezio garestia
baigabiltz ordaintzen
zure dudak egiten
zaizkit sinesgaitzen
herri bat egitea
zail da eta zail zen
ez badugu asmatzen
etxekoak zaintzen.
Odei :
Gure maitasunak du
etxea jatorri
ta zuk mezua argi
didazu igorri
arrazoiz nola erantzun
arrazoi dun horri ?
Haserrez ta amorruz
zaude gorri gorri
ba nahi baldin baduzu
nerekin etorri.
Sustrai :
Ze Che Guevara sen ta
militantzi premi!
Ordea sinesgaitza
egiten zait eni
hori erantzuten zaio
Odei edozeini,
segi Aintzinakoekin
nahiz nik ez konpreni,
beste batekin ernai
ibiliko naiz ni.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra