Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Xumai Murua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
XILABA. Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa (5. 2016)
Saioa
2016-11-12 Baiona Txapelketa
Gai-emailea
Itzaina, Joana
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Murua, Xumai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Anai-arrebak zirezte, bestan. Xumai anaia eta Amets arreba. Oraintxet Xumairen lagun batek ipurdia hunki dako Ametsi.

Deskribapena

Doinua
Espainian behera
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Segura Irratiko Funtsa

2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Xumai Murua

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Xumai :
Ez du zugana izan
hain jestu txukuna
zartako bat izan da
zure erantzuna
biba zu babesten dut
zuk egin duzuna
ta barkamena da orain
emanen dizuna
edo bestena ez dut
gehiago laguna.

Amets :
Nik kontatuko dizut
laguntto harena
eskua luzatu dit
gerrian barrena
urte honetan hau du
hamahirugarrena
ta hunek kezkatzen nau
ai, anai zaharrena!
Hau da lehen aldia zu
ohartu zarena.

Xumai :
Ez duzu beraz bizi
besta amestua
beti egiten badizu
halako jestua
egia baitidazu
behingoz aurkeztua
jakin zazu nigandik
zira babestua
lepoan ezarriko
diot nik eskua.

Amets :
Bai hori egiteko
nik ere gonbita
baina egin behar duzu
zuk autokritika
anai maitea ene
zure lehen bisita
ez zaitez berriz bizi
arroltzeko txita
alkoholak uzten zaitu
begiak itxita.

Xumai :
Eta jada oilanda
ederra zira zu
aspaldi behe aldean
utzia naukazu
egia da alkoholak
ematen dit ba su
baina hemendik goiti
egin nahi dut kasu
ta zuk ere horretan
lagundu zaidazu.

Amets :
Lagunduko zaitut bai
horra hor eskea
horrek unkitzen ditu
bat eta bestea
nahiko nuke ulertu
eta ikastea
gauz bat eskatzen dizut
hontarik hastea
lagun oilartxo horri
gandorra moztea.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra