Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (16. 2016)
Saioa
2016-12-17 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Ibarzabal, Nerea
Uria Albizuri, Jone
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lankideak zarie. Jubiletako 3 urte falta jatzuez. Pentsiñoak ordaintzeko geroz eta diru gitxiago dagoela entzuten dozue behin eta barriro komunikabideetan. Arduratuta zagozie.

Deskribapena

Doinua
Nere gogoa hegan dijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Jone Uria Albizuri

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Ibarzabal
Aspaldi hasi ginen lanean
ta ze emozio txute
ikasgeletan bihotza emanez
irribarre baten truke
eta pasata izerditan blai
lanean hainbeste urte
lepoan kolpe txiki batekin
eskertu behar digute.

J. Uria
Lepoan kolpe txiki bat eta
akabo ilusioa
pentsioekin azken boladan
ze nolako sesioa
aitor dezaten nik jakiteko
behintzat badut desioa
zertan gastatu duten zu eta
bion jubilazioa.

N. Ibarzabal
Gastatu dute tripontzi batzuk
nonbait angulak bazkaltzen
langile legez gure borroka
lehen baldintzena omen zen
ta zahartu ahala hasiko gara
pentsionistena batzen
itxura denez gure burruka
ez da sekula bukatzen.

J. Uria
Gure burruka ez da bukatzen
hori era seguruan
ta ni aditu nahiz ta ez naizen
ekonomia munduan
ederki dakit zergatik gauden
zu ta biok apuruan
matematikaz ez dakitenak
daudelako gobernuan.

N. Ibarzabal
Horretan behintzat zer lagundua
izango zenuke hara
lanean hain fin pasatu ostean
guk biok azken bolada
jubilazio triste-triste bat
eskaintzen digute jada
Benidormera busean ordez
oinez joan beharko gara.

J. Uria
Gure bidaiak ez du izango
nahiko genukeen nibela
eta hargatik izango dugu
biok kopeta goibela
baina lehendik borrokan ere
dugu esperientzi itzela
kalera irten beharko dugu
gazte garaian bezela.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra