Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (16. 2016)
Saioa
2016-12-17 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Ajuriagojeaskoa, Ibon
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
30 urte daukazuz. Kuadrilakoakaz parrandan urtetako geratu zara aspaldiko partez. Goizaldeko ordu biak dira. Lagun batek kokaina marrak preparau dauz danontzako.

Deskribapena

Doinua
Norbere mundu intimo
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hogeita hamar urte dodaz
juerga egitea hoba
gaur ere etorri gara
gure taberna zulora
komun barruan sartuta
orain nork urten kanpora
ez naz askorik harritu
hau normala izango da
lagun bat hor etorri jat
bere txartelaz ondora
hogeiko ruloa egin
ta marra sudur zulora
gero tenplau geratu da
niri begira gustora
kokaina bihurtu da
egungo esnoben droga (bis)

Gogotsu baegozala
hasieratik dot igarri
bakarrik ez dira izaten
garagardoen egarri
eta beste mundu horrek
be egin dabe erakarri
poltsa baten hiru gramo
gaur ere dabe ekarri
eta hori bihurtu da
orain juergaren oinarri
horren kontra nik ez daukat
aspaldi hainbat aldarri
eta hementxe nago zain
egoera ez da barri
bueno, probatuko dot
niri txikiena jarri (bis)

Lehen aldia izango da
hori neuk ere badakit
ta probatu egingo dot
ezetz galdetu zergatik
agian maila berean
gabaz ibiltzeagatik
adiskidetasuna ta
datorren parrandagatik
nahiko pikaro gabiltza
hementxe gabizenetik
eta lagunak ez dodaz
kenduko aldamenetik
euforia izango al dot
gero barren barrenetik?
Danetik probau behar da
txarretik eta onetik (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra