Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-01-10 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2016-01-10 Amurrio Jaialdia
Gai-jartzailea
Sasieta, Naroa
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Elortza, Igor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Munduan bada koadro aski ezaguna: Rafaelen bi aingerutxo pentsakor. Zuek zarete bi aingerutxoak. Etxe asko ezagutzen dituzue, baina horietako bat Artur Masena. Baduzue zer pentsatua eta zeresana.

Deskribapena

Doinua
Espainian behera
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2016-01-10 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza
Gobernatzeko jaio
zen tipo bat bazen
bazeuzkana ikasketa
zein hizkuntz almazen
ta begiratu orain
norantza goazen
bide osoa daramat
hausnartzen, hausnartzen
ta hona helduko ginenik
ez nuen pentsatzen. (bis)

S. Colina
Arturrek egin zuen
hasi ta jarraitu
ta oraindik berea
ez, ezta amaitu
bere esker tratuan
baitira anaitu
Jainko bihurtu baietz
lehengo lider kaiku!
Aingeruok kuadrotik
bota behar gaitu. (bis)

I. Elortza
Ba orain bera dago
koadrotik joatear
etapa latza eginda
mendateetan zehar
gorantz sufritu egin du
beherantz egin negar
pasa autobia zein
bide estu mehar
ta azken sprinean
reitratu behar. (bis)

S. Colina
Maiz begiratu diot
kuadrotik horrela
whiski bat edanean
sofan zegoela
liburu bat eskutan
ta manta epela.
Nahiz erretiratu den
gentleman bezela
apustu egingo nuke
bueltatuko dela. (bis)

I. Elortza
Askok hala diote
bueltatuko omen
hamazortzi hilabete
pasatu ondoren
baina ez ote dago
inoizko ondoen?
Hor sofan ikusita
pentsatzen nengoen
agintzen den lekuan
ez ote dagoen. (bis)

S. Colina
Artur ohituta dago
ataka estutan
ez du astirik galduko
psikiatren kontsultan.
Nahiz CUPen ostikadak
jarri duen sutan
sofara itzuli ta
da etxeko sultan
dagoeneko hartu du
mandoa eskutan. (bis)

I. Elortza
Halaxe sortu baitzen
burges ta ilustre
CUPekoek guztiak
gaur ez baitituzte
gure Arturrek badu
malizi ta fuste
gu ere tapadera
bat gara nik uste
hemen pare bat deabru
beharko lituzke. (bis)

S. Colina
Zergatik egin duzu
deabruen galde?
Bakoitzak egin behar du
berearen alde
bi aingerutxo gara
kuadroan goi ta behe
ebali gaituztenak
tapaderan pare.
Rajoyren etxekoak
okerrago daude!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra