Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-02-28 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2016-02-28 Andoain Jaialdia
Gai-jartzailea
Beloki, Ion
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Jakingo duzue, Saharako kanpamendua uholdeek gogor astindu zuten eta oraindik arazoekin dabiltza buelta eman ezinik. Zuek kanpamenduan euria nola ari duen begira zaudeten bi ume zarete.

Deskribapena

Doinua
Ama Birjina Erkudengoa I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2016-02-28 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Hara tantoak nola bere hortan
ia putzu diruditen
hasi da eta hau noiz arte dan
sekula ez da jakiten.
Euria bada uholdea ta
udan lurra irakiten
begira Aitor Saharan ez du
ezer erdizka egiten.

A. Mendiluze
Euri garaia nolakoa den
ikusia gaude lehendik
baina auskalo inoiz hainbeste
bota al duen hemendik
gora begira ura ta ura
aldaketa izan det nik:
haseran poza ematen zidan
oain beldurra ematen dit.

M. Lujanbio
Beldurgarria da panorama
arriskua seguru asko
etorri leike martxa honetan
segitu behar dulako.
Euria beste inpotentzi bat
lehendik badauzkagu asko
ura ezin gorde udararako
ez udara negurako.

A. Mendiluze
Beraz sobera degun honetan
jarraitzen du barra-barra
dagoeneko urak pasa du
arriskutsuaren marra
lurrari gero emango dio
jitea eta indarra
hau da gurea, beti onari
itxaron egin beharra.


M. Lujanbio
Etxe ataritik begira eta
beti on hori aparte.
Tindufen ezin antolatuaz
gure herri ta gizarte
lurra putzu da eta etxeek
kalte haundia dakarte
laguntza eskatu beharko degu
ta laguntza eske noiz arte?

A. Mendiluze
Asko lagundu digute eta
asko laguntzen gaituzte
baina halere geure barruan
bada hainbat buruhauste.
Beraz helduei lagundu egin
behar diegu nik uste
haundiak eta txikiak hemen
eskuak behar dituzte.

M. Lujanbio
Goien ta behean ari du baina
urak dirudi izara
esku guztiak beharko dira
ai ze nolako pasara!
Inoiz bezela desiatzeko
Mendebaldeko Sahara
gure ura ez da euriteena
gure ura itsasoa da.

A. Mendiluze
Beti gogo bat beti amets bat
badaukagu lehenerako
itsasorantza hurbildu eta
haren aldamenerako
baina oraingoz lana besterik
ez daukagu denerako
ia ba goazen presta gaitezen
atertzen duenerako.


Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra