Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-03-12 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz, Agin Laburu, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2016-03-12 Amasa-Villabona Jaialdia
Gai-jartzailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Amaia
Gaztelumendi, Beñat
Iguaran, Oihana
Labaka Mayoz, Ane
Laburu, Agin
Soto, Julio
Lana
Seinaka gaia-emanda batek besteei
Jarritako gaia
Agin, aurten sagardotegian esperimentua egin duzu: sagardo bera bost kupeletan sartu duzu, denbora utzi eta sagardoak gustu ezberdina hartu du. Atzekoak dira bost kupelak.

Deskribapena

Doinua
Motibo bat nigana
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
10

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2016-03-12 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz, Agin Laburu, Julio Soto

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Laburu
Zeozer egiteko
asmua neukan nik
eta lehen kupela
prest dago jadanik
txinparta berezia
baitauka gaurdanik
ta Oihanan kupela
berria izanik
ez nun uste hain ona
aterako zanik.

O. Iguaran
Sagardo berria naiz
ta badet nibela
nekin gustora bete
daiteke sabela
brilloakin beteta
jarri det kupela
ta uste det bidea
luze daukatela
hobetzen bainijua
ardua bezela.

A. Laburu
Ta bigarren kupela
kupel nabarmena
hor zer sartu dan ondo
dakit ta problema!
Ezin jakina zer dan
aterako dena
txirri gorri-gorria
ta altu duena
hauxe da sagardorik
kontundenteena.

A. Labaka
Kontundentea naiz ni
nere azaleran
ondo dastatu nauzu
zabiltza primeran
txiri gorri-gorria
jarrita aukeran
arriskutsua naiz ta
has zaitezke hegan
ta bazpa’re gehiegi
ez nazazu edan.

A. Laburu
Hirugarren kupela
bete non emeki
baino gaur arte ez nun
oraindik ireki
ze egur klase duen
Aginek baleki...
Zergatik ez det ondo
ulertzen ederki
baino naparrek hori
hartzen dute beti.

J. Soto
Naparrek ez dakite
ta arren barkatu
ni hementxe bainago
posturaz karratu
jaio berri nintzela
baininduzun sartu
orain gorputza hartu dut
bihurtu naiz altu.
Ez naiz kabitzen eta
kupelez aldatu.

A. Laburu
Ta hurrengo kupela
ze-nolako mauka!
Kasualitatez ez non
merkatuan hauta
nahiz jabeak haseran
egiten zun zaunka
bigarrenan antzeko
kupela da hau ta
baino pixka’t azidez
altugua dauka.

A. Agirre
Nahiz ta sartu ninduzun
ozpindu antzeko
neregan egokitu
da ezin hobeto
oliuan gisara
loditu da lepo
olio beharrik ez
ta Agin perfekto!
Letxu hosto lehorrak
pixka’t goxatzeko.

A. Laburu
Azken barrikotiai
hasiko natzaio
fermentazio eta
azido karraio
sagardo izateko
zu ez zinan jaio
azukre dexentia
dauka ze arraio!
Baino trago luzia
egin behar zaio.

B. Gaztelumendi
Gutxi ta maiz edaten
hamaika pirata
nunbait azukreari
dabiltza tiraka.
Baina nunbait eduki
behar det txinparta
nere aldamenera
kantari, bibaka,
denak prozesioan
etortzen dira ta.


Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra