Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2016-03-18 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2016-03-18 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Maialen Lujanbio
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Lujanbio
Ez gera lagun-minak
hor nonbait ezagun
goizez nahi izaten det
patxadatsu jardun.
Hargatik disimuloz
bila nabil egun
honek “pause” botoirik
izango ote dun. (bis)
O. Bartra
Beti hurreratzen naz
goizetan zugana
ni naz alkarrizketa
lepo daroana
baina ez dakit inglesez
Maialen, ai ama!
Esplikatu pixka bat
“pause” botoiana. (bis)
M. Lujanbio
Jarri ezpainak itxita
emateko musu
ta ez haizerik bota
aguanta ezazu.
Bart bueltako trenean
gauean gertu zu
gauez hainbeste gauza
eiten al dituzu? (bis)
O. Bartra
Lo zazpi orduz nago
gitxi gorabehera
behintzat daukadanean
hortako aukera
mutila ausartzen da
gero esatera
ametsetan be egiten
dodala nik berba. (bis)
M. Lujanbio
Beraz beti hitza dezu
mingainaren puntan
eta jario erori
ohi zaizu batzutan.
Kristalan kontra nauka
ni rollo estutan
ta aurikular bat eta
mobila eskutan. (bis)
O. Bartra
Nire ondotik ez dozu
zuk egingo ihes
logure ei zarela
bota dozu errez
ein lo, apoiau hemen
esa’iztezu baietz
eta gero kontatu
zer ein dozun amets. (bis)
M. Lujanbio
Zuk proposatzerako
sorbaldan naukazu
lo hartzeko gogotsu
eta zu jo ta su
barne mundu aberatsa
dezu oso aizu!
Ze barrua ahotsez
beteta daukazu. (bis)
O. Bartra
Berba egitea da
nire pasioa
ze ona goizeroko
gure sesioa
Benga hasi lanerako
dedikazioa
bihar segiko dogu
konbertsazioa. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra