Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2016-05-07 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Nerea Elustondo
Bertsoa entzun |
2016-05-07 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Nerea Elustondo
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Egaña
Kamara baten objetiboak
nunbait emana du buelta
nunbait pertsona gaur egun dago
nartzisismoaz beteta.
Nik sekretu bat kontatuko det
ez det eukiko gordeta:
selfirik nola aterako det
mobilik ez daukat eta!
N. Elustondo
Mobilik gabe bizitze hutsa
gaur egun harrigarri da
baina hargatik nik Andoniri
ez diot nahi ezer tira.
Nere aldetik maiz ipini naiz
mobilai hola begira.
Baina ez dakit ze kristogatik
denak beltz irtetzen dira.
A. Egaña
Imajinatu itsas ertzean
laranjazko arrastia
Imajinatu haitzak, uhinak
ta gordetzen eguzkia
imajinatu zelai berde bat
gau ihintzarekin bustia
ta tonto horrek galduko dezu
zu, zu, ta zu, ez bestia!
N. Elustondo
Edertasunak galtzen ditugu
ta gabiltz erdi hilean.
Nahiz eta eman gomina eta
guztia nere ilean
beti desastre ateratzen naiz
urrunean zein hurbilean
pentsa palmera bat ipini dut
watsapeko perfilean.
A. Egaña
Gure burua erakutsi nahi
ta hor gabiltza guztiz ñaño
“Ni han nengoen” “Ni hau nauzue”
erakutsi beharra ño!
Baina gizona sortu zenetik
sortzetikan oraindaino
ezkutatzeko gehiago dugu
erakustekoa baino.
N. Elustondo
Hori dela eta ezin ba egin
geronen demagogia
gure itxurak baduelako
berekin nahiko ajia.
Hala’re nola aukera askoko
bide dan teknologia
zatoz Andoni ata dezagun
zure lehengo selfia.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra