Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-07-02 Sopela Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2016-07-02 Sopela Jaialdia
Gai-jartzailea
Illaro Etxebarria, Arrate
Bertsolariak / Egileak
Agirre Goia, Unai
Soto, Julio
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ibarrako eta Irungo eraso sexisten ondoren, ekimen berriak jarri dituzte martxan. Whatsapp taldeak sortu dituzte neskek, ez daitezen etxera bakarrik joan. Parrandan norbaitek etxera joan behar badu, Whatsapp taldean idazten du eta beste norbaitek joan nahi duen eta horrela elkarrekin joaten dira. Zuek herri berekoak zarete, baina ez duzue elkar ezagutzen. Parranda ostean Whatsappean idatzi eta elkarrekin joateko geratu zarete.

Deskribapena

Doinua
Lagundurikan danoi II
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2016-07-02 Sopela Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Julio Soto

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Soto
Gaua gozatu baitut
tragoaz tragoaz
eta dantza pixka bat
egin dut zangoaz
baina etxea itzultzeko
halako gogoaz
elkar topatu dugu
Whatsappen bandoaz.
Nola duzu izena
eta nora zoaz?

U. Agirre
Erantzungo dizkizut
danak berehala
Whatsappetik gu biok
elkartuta hala
pentsatu inkomodo
sentitzen naizala
hau ez genduke behar
behar degun bezala.
Elkar ezagutzeko
balio dezala.

J. Soto
Hemen hasten da beraz
gure pelikula.
Nik Ane dut izena
jakin dezazula.
Etxera itzultzean
bakarti, ahula
sentitu izan al duzu
sekula, sekula
atzetikan itzal bat
dijoakizula?

U. Agirre
Orain zuri ez dizut
gezurrik botako:
kale honetan bada
majina bat kako
beldurrak nago eta
gezurtau zertako?
Sentitu izan ditut bai
hemengo eta horko
bestela ez zenuen
Whatsappik jasoko.

J. Soto
Teknologiak ongi
erabil daitezke
gu ere Whatsapp bidez
lasaitasun eske
bidean hemen goaz
urduri ta triste
nahiz elkarren ondoan
babesteko beste
metro erdi gehiago
hurbil al zintezke?

U. Agirre
Hori izango bada
zure zoriona
lasai elkartuko da
aparte dagona.
Ustekabean biok
bildu gara hona
eta nahiz joan gintezkeen
karizi ta broma
bildurrak bizi gera
ta hori ez da ona.

J. Soto
Ekarriko ahal ditu
honek egun batzuk
non lasaitasun gehio
izango dugun guk!
Hauxe da nere etxea
logela hortxe dut
nahiz babes gabe nagon
babestu nahi zaitut
nahi baduzu zurera
lagunduko dizut.

U. Agirre
Ezetzikan ez diot
esaten inori
horrek nerekiko du
mila kategori.
Jarraitu nahi badezu
jarrai zazu ongi
baina zer ari geran
ez esan inori
arazo batentzako
partxe bat da hori.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra