Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-07-06 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Alaia Martin, Fredi Paia, Julio Soto, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2016-07-06 Getxo Jaialdia
Gai-jartzailea
Loizaga, Miren
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Elortza, Igor
Martin, Alaia
Paia, Fredi
Soto, Julio
Uria Albizuri, Jone
Lana
Seinaka gaia-emanda batek besteei
Jarritako gaia
Gorritzen garenean odola masailetan pilatzen da. Baina gorritzeko arrazoi oso desberdinak daude. Zuk atzeko hauek azkeneko aldiz zergatik gorritu ziren kontatuko diguzu. Eta besteok erantzungo dute ala izan zen ala ez.

Deskribapena

Doinua
Eguna pasa nekean eta
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
10

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2016-07-06 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Alaia Martin, Fredi Paia, Julio Soto, Jone Uria Albizuri

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Soto
Joneri kolore gorritxoa
bere bi masailetatik
behin okindegira joan zenean
ta azalduko det zergatik:
“Por favor ponme dos barras de pan”
eskatu zion barratik
eta okinak erantzun zion
“Nik`e euskaraz badakit”. (bis)

J. Uria
Egia da bai okindegian
a ze nolako problemak!
Gorritu nintzen ze egin nituen
horren akats nabarmenak.
Noski erderaz egin nituen
nire eskaera denak
ze Gonzalez ta Rodriguez ziren
okinaren abizenak. (bis)

J. Soto
BECeko azken final ostean
garbi aitortzera goazen
monja bat enamoraturikan
hurbildu zitzaion zuzen
bera zela ta sotana uztea
ari omen zen pentsatzen
masail gorritu egin zen eta
korrika eskapatu zen. (bis)


I. Elortza
Bertso munduan gertatzen dira
pentsatu bakoak anitz
han jardun nintzen ni BEC kanpoan
monja harekin hitz eta hitz
ta egia da sotana horrek
gorritu ninduen hagitz
igual ez zitzaidan pasako
habitoa izan balitz. (bis)

J. Soto
Larunbat gauez eta neska baten
ingurura joan zen edo
galdetu zion “ Nahi al zenuke
ni izatea torero?”
ta neskak baietz eta Frediri
bi masailak bero-bero
beti kalabazak jaso eta
nunbait ez zuen espero. (bis)

F. Paia
Masail gorriz beterik jaio zen
bai Paiatarron etxea
Osasunaren kolorea da
ta barkatu omentzea.
Arrazoi duzu Julio laguna
da gizakion trantzea
pasatu al zaigun gauza txarrena
da ametsak betetzea. (bis)


J. Soto
Alaia izotzezko andra da
Polo Nortea bezela
beti bere tokian, beti hotz
nunbait bihotza du gela.
Behin ikusi dut nik gorrituta
nola argazkian horrela
inauteritan eta uste dut
Heidiz mozorrotu zela. (bis)

A. Martin
Baina ez zen lotsa ziur nengoen
hori zen koloretea
bihotza nahi dut gela, txanpua
ta denetik izatea.
Ni txuria nahiz, txuri-txuria
txuria reflektantea
ta gorritzeko aski izaten dut
hondartzara behin joatea. (bis)

J. Soto
Andoniri ja bere txoriak
ez dio egiten pio
baina lehengoan altxa zitzaion
pastilla zela medio
ta masailgorritu ein zen bera
urduri eta serio
aspaldi zen ez zula ikusten
ta lotsa ematen dio. (bis)

A. Egaña
Juliok den-dena egia esan du
ia ez daukat hitzikan
pastilla hartu ta efektoak
utzi ninduen pozikan:
goitikan behera begiratuta
metro erdia kasikan
gorritasuna ez nuen lotsa
emozioa baizikan. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra