Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-07-25 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2016-07-25 Elizondo Jaialdia
Gai-jartzailea
Anbustegi, Fernando
Bertsolariak / Egileak
Iguaran, Oihana
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gaur, herri kirol saioa zegoen eta ondoren bertso saioa. Zuek herri kirolzale eta bertsozale zarete, eta bietara abiatu aurretik, txosnetatik pasa zarete. Han, zuen haridurarako, apustuak daude. Bietarako.

Deskribapena

Doinua
Aita San Migel Idurretako
Betroiarena A
Nere senarrarekin I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
7

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2016-07-25 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Jexux Mari Irazu Muñoa

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Iguaran
Mila apustu klase
ezagutzen nitun
baino horrelakorik
ez ageri inun:
gu lauon zerrenda zan
idatzita txukun
duda apustu hori
zeinek epaitzen dun. (bis)

J.M. Irazu
Entzuleak behar du
orduan hitz egin
zeren gainerakoan
dena degu berdin.
Beste xelebre bat`e
bazegoen en fin!
Zion “Ametsek baietz
kuartelai pixa egin!”. (bis)

O. Iguaran
Ta beste apustu bat
ikusi det aizu
bertsolariarentzat
igual enbarazu.
Halaxe agintzen zun
ta Irazu jakizu:
“Beatziko tzikian
aiko da Irazu”. (bis)

J.M. Irazu
Apustua ote zan
galanta mardula
Irazu beatzikoan
al dezu xuxurla?
Ondoan bazuen bat
eta ez zan ahula:
“Bitartean Oihanak
dantza egingo zula”. (bis)

O. Iguaran
Ba igual egingo det
agindu bezala
apustua irabazi
ahal banu ojala!
Ta “Irazu onena”
jartzen du aibala!
Baino iruditu zait
zure letra dala. (bis)


Neurria: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz
Doinua: Betroiarena

J.M. Irazu
Nere letra ote dan
a ze nahastea!
Oihana badaukazu
zuk kontrastea
txosnan dagoen hori
adieraztea
firma bat badarama
hitzekin jaztea.
Librea, askea
hoi nere ustea
hitzari eustea
ta garbi uztea
Irazuk kantatu du
oain zuk bestea. (bis)

Neurria: Zortziko handia
Doinua: Aita San Migel Idurretako

O. Iguaran
Egin dezuna ez nun espero
ta miresten det benetan
baino ni dantzan nola aritu
oholtza hontan orain bertan
doinu txukun bat hartu behar da
honelako ariketan
dantzan egingo dizut hurruna
baino bada doinu honetan.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra