Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-10-15 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2016-10-15 Donostia Jaialdia
Gai-jartzailea
Uria Albizuri, Jone
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Sarriegi, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Matematikarion lana, behin adostasunak definituta, gertaeren propietateen bidez egiak demostratzea edo ukatzea da. Estrategia ezberdinak daude horretarako; hau da, egia edo gezurra den jakiteko: bat, gezurra dela frogatzea eta bi, egia dela frogatzeko absurdura eramatea. Lehenengoan, (Igorrek demostratu beharko du) adibide bat nahikoa da araua bertan behera botatzeko. Eszepzioak araua baieztatzen duela dioen esaeraren kontrakoa egin, alegia. Eta bigarrenean, absurdura eramatea. Estrategia da esaldi horren kontrakoa egia dela suposatu, eta beraz esaldi hori gezurra da. Eta Aitorrek horrela demostratu beharko ditu esaldiak.

Deskribapena

Doinua
Naparruatik ardo karraio A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2016-10-15 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Sarriegi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Pantailan agertzen den esaldia:
DENOK HILTZEN GARA EGUNEN BATEAN

I. Elortza
Nazareteko Jesus diote
jaio ei zela bi bider
eta antzera dabiltza nonbait
mundu hontan hainbat lider.
Denok noizbait hil behar bagenu
litzake hobe ta eder
ze salbuespen bi ba ei daude:
bat Franco bestea Hitler.

A. Sarriegi
Nik kontrakoa suposatzea
estrategien arabera:
norbait badela hilko ez dena?
Arraro samarra bera.
Gaur artekoak errezak dira
goazen gehio pentsatzera
ea gutatik zenbat bizi den
hemendik berrehun urtera.

Pantailan agertzen den esaldia:
GURE PLANETAN DENA DA FINITUA

I. Elortza
Irakurtzen dut sei aldiz eta
beneza eta baneki
esaldi horren atzean ezin
dezaket egirik senti
baina badago salbuespen bat
gezurtzen duena ederki:
gizakiaren ezjakintasun
hau infinitua beti.

A. Sarriegi
Ni kontrakoa suposatzera
noan ba nere kaltera
badela zerbait infinitua
goazen ba pentsatzera:
diru-gosea izan liteke
begiratuz gizartera
baina hori ere bukatu ohi da
pertsonarekin batera.

Pantailan agertzen den esaldia:
EGIAK BOROBILAK DIRA

I. Elortza
Topografia ikasi nuen
eta hortik nahi dut kanta
mundu honetan badira hainbat
zulo, bazter ta aldapa
egiak ez dira borobilak
salbuespen bat badauka:
ta edonork begira lezake
Egia auzoaren mapa.

A. Sarriegi
Egia dena borobila da
hala irakatsi digute
hala pentsatuz pasatu ditut
nik ia berrogei urte.
Eta gainera egia dela
azpimarratu nahi nuke:
egiak gezur bihurtzen dira
ertzen bat baldin badute.


Pantailan agertzen den esaldia:
BETI EMAN DAITEKE PAUSU BAT GEHIAGO

I. Elortza
Ibiltariak egin litzake
kilometro ta legoa
amildegira heldu ezkero
sentitzen da bertigoa
ta egia da beste pausu bat
emanaz igual badoa
baina ea nork ematen duen
hurrengoan hurrengoa.

A. Sarriegi
Beraz pausoa emate hori
ez zaio irtengo merke
bere bidean pilatuz gero
hortarako aina neke
baina zuk arren gezurra dela
esanez ahoa ez bete:
aurrera eman ezin denean
atzera eman daiteke.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra