Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-10-15 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Jon Maia, Alaia Martin, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2016-10-15 Errenteria Jaialdia
Gai-jartzailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Gaztelumendi, Beñat
Iturriaga, Unai
Maia, Jon
Martin, Alaia
Mendiluze, Aitor
Lana
Seinaka gaia-emanda besteak bati
Jarritako gaia
Asko eman dugun pertsona bat omendu nahian jarriko dut gaia. Zendu berri da Imanol Urbieta eta asko da bere kantu, musika eta letrekin eman diguna. Zuen laguntza behar dut hau kantatzeko: “Jon Brown, indio txiki bat zen...” (jendeak abesten du)
Jon Maia, zu zara Jon Brown. Beste guztiek txikitan miretsi izan zaituzte eta zure lagun izan dira. Orain, zu hazi egin zara, eta zure ume hauek ere bai. Hala ere, zerbaitegatik triste daude eta gaur laguntza eske etorri zaizkizu.

Deskribapena

Doinua
Eguna pasa nekean eta
Ezagutu zuenak
Mundu honetan holako gauzak
Sorlekua utziz geroz
Neurria / Estrofaren izena
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
10

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2016-10-15 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Jon Maia, Alaia Martin, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neurria: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz
Doinua: Sorlekua utziz geroz

A. Mendiluze
Umetan Jon Brown kantatuz
sentitu ohi nintzen lasai
nere gelan gorde eta
Jon Brown noiz etorriko zai.
Zu hazi zera ta ni hazi naiz
asko aldatu gera ai!
Nik Jon Brown izan nahi nuen baina
orain ja ez dut izan nahi.

J. Maia
Orain ja nola dituzun
berrogei urtetik gora
orain bankeroa zera
ta erosten dezu moda.
Lehen indioa izan nahi zendun
gezi ta arkuz gustora...
Ez dakit nola pasatu zeran
bakero hoien bandora.


Neurria: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz
Doinua: Sorlekua utziz geroz

A. Martin
Trauma bat dut eta behingoz
kontatu nahi nuke hemen:
geroztik hitz egiteko
galdu dut hainbeste kemen
Jon Brown indio txiki bat zen ta
Jon Brown indio bati men
nik jakin nahi dut kantuak inoiz
jarraipenik izan zuen.

J. Maia
Zu rubiagia zera
Pokahontas izateko.
Jon Brown maitatzen zenuen
bere kemena tarteko.
Ba indio bat, bi indio txiki
hiru indio jarraitzeko.
Zazpi milioi indio noa ta
falta zaizkit bukatzeko.

Neurria: Zortziko handia
Doinua: Eguna pasa nekean eta

B. Gaztelumendi
Metro ta hogei juxtu neukala
nintzen zure gelan sartu
geroztik heldu bilakatzera
ere hala naiz ausartu
baina ez naiz heldu bi metrotara
ta ez det bizkarrik hartu.
Arazoa da hazi naizela
ta inor ez dela ohartu (bis)

J. Maia
Hazi egin zera zentimetroka
pixka bat pausurik pausu
ni Jon Brown naiz ta begira nola
gora igo naizen aizu!
Zure aurpegia ezaguna zait
zure izena ba al dakizu?
Beti txiki ta jolastu nahi zun
Pintto txakurra zera zu.

Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Ezagutu zuenak

S. Colina
Ran-Ro-Berran joan nintzen
sinple, tinko ta fin
ta astoa ikusi nuen
betaurrekoekin.
Nahiz ni pozik nagoen
fantasiarekin
medikuak sendatu
nahi nau pastillekin.

J. Maia
Diozu kanta hoiekin
zintudala txundi
astoa betaurrekoz
ikusita haundi.
Txakur eta indio
hori ez dago ongi.
Entzun zazu gehiago
Benito Lertxundi.


Neurria: Hamarreko handia
Doinua: Mundu honetan holako gauzak

U. Iturriaga
Aspaldi joan zen maite zintuen
ume txiki goxo hura
guraso ere bihurtu nintzen
ta orain beti naiz logura.
Bi indio txiki etorri ohi zaizkit
gauero ohe barrura
espazioa murriztu ohi zait
zentimetro karratura
egizu dantza, jo zazu flauta
eraman zeure tribura.

J. Maia
Mila bufalo hilda nago ni
Urbasako zelaietan
lagun pilo bat eginak dauzkat
sioux eta apatxetan
maitaleren bat ere izan dut
pies-negrosen tribu bertan
bizi izan naiz larru artean
baita kobazuloetan
baina sekula ez naiz sartuko
zure reserba horretan.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra