Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2016-10-28 Ondarroa Berezia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Eli Pagola
Bertsoa entzun |
2016-10-28 Ondarroa Berezia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Eli Pagola
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
N. Elustondo
Haundi nahikeria maiz
desiraren zepo
alargun hori ez zen
geratu konpleto
nahiz oiloa alpertu
arrautzak jartzeko
ondo etorriko zen
salda egiteko. (bis)
E. Pagola
Oiloak gizendu nahi
zuenez topera
sartu zuen pentsua
artoaz batera
bat gehiago ez zion
egin ta atzera
kazuelatikan baietz
bi salda atera! (bis)
N. Elustondo
Ta gustora egongo
zen bi saldarekin
nahiz ez atera uste
adina etekin
emaitza horren txarra
ez zen izan en fin.
Gaitz-erdi oiloak ez zun
eztandarik egin. (bis)
E. Pagola
Baino ez pentsatzea
beharko egotzi
pentsu gehiokin arrautz
gehio zuen josi
azkenean hil eta
oiloa egosi
ta nolatan ez zuen
beste bat erosi? (bis)
N. Elustondo
Beste bat erosteko
nahiz egon lujoan
ideia hobe bat sortu
zitzaion kolkoan
bi arrautzen beharrik
ez zeukan gogoan
oiloa ahaztu zun ta
Benidorra joan. (bis)
E. Pagola
Benidorrean ez zan
egongo trantzean
han oilo faltarikan
eduki ezean.
Nerea zu haraino
nola joan ez zean
zuk oiloren bat edo
ba al dezu etxean? (bis)
N. Elustondo
Orain egin didazu
galdera laguna!
Ea ba borobiltzen
degun guk jarduna:
Eli ni nauzu oilo
jatorra, txukuna
baina hori bai arrrautzaik
ipintzen ez duna. (bis)
E. Pagola
Arrautzik jarri ez ta
horixe zure gaitz
zurekin enpatiza
behar nuke garaiz
ni nahiko oilo edo
ikusi izan naiz maiz
oiloa ez dakit baino
oilo busti bat naiz. (bis)
N. Elustondo
Hori bota diguzu
eta peto-peto
Eli oraingo hontan
zabiltza konpleto
arrazoi ona dela
daukat aitortzeko:
oiloa busti behar da
salda egiteko. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra