Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Oihana Bartra, Andoni Egaña, Etxahun Lekue, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2016-12-23 Galdakao Jaialdia
Gai-jartzailea
Estiballes, Arkaitz
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Miren
Bartra, Oihana
Egaña, Andoni
Lekue, Etxahun
Lujanbio, Maialen
Mendiluze, Aitor
Lana
Seinaka gaia-emanda besteak bati
Jarritako gaia
Urtarrilaren 20rako aspalditik daukazu bertso saio bat lotuta. Baina orain Bizkaiko txapelduna zara eta dei asko jasotzen dituzu. Atzeko horiek, bere herrietan antolatzen ari dira saioa eta Bizkaiko txapelduna nahi dute bertan. Zuek banan-banan saiatu Etxahun konbentzitzen.

Deskribapena

Doinua
Eguna pasa nekean eta
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
10

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2016-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Oihana Bartra, Andoni Egaña, Etxahun Lekue, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Nahiz eta Bilbon zazpi arerio
fin zeneuzkan parez pare
Euskal Herriko tourra hasten da
ta hartu zazu xuabe.
Badakizu guk ze pedigri ta
guk bertsoai ze aldare!
Bizkaiko txapeldun ezin da izan
Hernanin kantatu gabe. (bis)


E. Lekue
Orain artean danak ahiztuta
eta oin danak eskean
dei honek ez nau halan da bere
harrapatu tupustean.
Juxto Hernanin kantau behar dot
bai ba datorren astean
ta hilabetean bitan joatea
lartxu da nire ustean. (bis)

M. Amuriza
Gure auzoan daukagu meza
osteko saio itzela
ta aitak dino mantendu egin
behar zeunkela nibela
eta etortzen ez bazara ba
ipini eutsun bezela
kendu be bardin eingo deutsula
Etxahun Bizkaiko txapela. (bis)

E. Lekue
Berak txapela jantzi ta ein eustan
ai Miren nahiko mesede
baina behin jantzi eta hartzen dau
norberak nahiko botere.
Nahiz ta eliza kontuetan ni
ez nozuen horren trebe
zuen auzoan meza egongo da
hurrengo domekan ere. (bis)

A. Egaña
Zu engainatzen saiatu arren
atzeko beste lau putre
Zarautz berez da kanpoko eta
bertakoentzat disfrute.
Basarrinak bi, Egañanak lau
orain bat badezu zuk`e
txapelik gehien daukan herrira
etorri behar zenuke. (bis)

E. Lekue
Zarautz aldera hurreratzea
ederra ez da izango ba!
Baina hortik ere egin behar dot
nik Andoni eskapada:
hamaika txapel dozuez herrian
beraz kontuak atara!
Euskal Herrikoa irabaztean
hurreratuko naz hara. (bis)

O. Bartra
Akordau zaitez Bilbon izan zen
txapela ta txapelketa
horrexegaitik ein behar zenuke
zuk Bilbo handira buelta
berdinezina da nik oraintxe
eingo dizudan oferta:
beste inon ez duzu kantauko
San Mames lepo beteta. (bis)

E. Lekue
Akaso batzuk pagau egingo
leukie Oihana horregatik
baina ez nozu ni konbentzitu
ta esango det zergaitik:
joan erdira bertso bat bota
ein behar dana badakit
ta ni bertso bat kantatzearren
ez naz altxetan sofatik. (bis)

A. Mendiluze
Herri askotan jardun zera behin
mila aldiz Larrabetzun
baina Iruran ez eta ez dakit
aukera gal dezakezun.
Nahiz eta beste herritan ere
txaloa entzungo dezun
Iruran joko dizkizutenak
ez dituzu inoiz entzun. (bis)

E. Lekue
Beraz joan ta kantatu ezkero
oroituko dot betiko
egia esan azken gonbite
hau badot berez begiko
baina ezezkoa esatea Aitor
pentsatu dot neurekiko:
non dagoan be ez dakit eta
ez nintzake iritsiko. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra