Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-12-30 Aramaio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2016-12-30 Aramaio Jaialdia
Gai-jartzailea
Agirre, Manex
Igoa, Xabi
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Zubeldia, Iker
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Sustrai aita izan berri da, eta Iker esperientziaduna da horretan. Sustrai aholku eske etorri da Ikerrengana.

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2016-12-30 Aramaio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Iker Zubeldia

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina
Gure semeak dauzka
hiru ile edo
ta ondo zaindu nahian
gabiltz ero-ero.
Ze krema eman behar zaio
ze belar jenero
ipurdian granoak
atera ezkero? (bis)

I. Zubeldia
Ipurdian granoak
ta gorri kolore
horrek aldatzen ditu
aldarte ta umore.
Emaiozu Nivea
hiru kapa doble
ta bazpa’re zuretzat
ere zerbait gorde. (bis)

S. Colina
Gaua heltzen denean
eguna etenda
haunditzen da aitaren
zalantzen zerrenda
negarrez hasi ezkero
senetik ertenda.
Ume txikia nola
desentxufatzen da? (bis)

I. Zubeldia
Ordun izerdi hotza
dago bekokian
desentxufatzeana
utzi urrutian.
Jokatu nahi badezu
modu egokian
entxufatu ezazu
amaren titian. (bis)

S. Colina
Egun osoan daukat
haurra papar kontra
eta dagoeneko
ahituta nago ta
emango al didazu
belarrira konta
etxetik irteteko
aitzakia sorta? (bis)

I. Zubeldia
Bada hamaika modu
hamaika manera
zeure kabi goxotik
egiteko hega:
tabako bila joan
zintezke kalera
hortarako erretzen
hasi beharko zera. (bis)

S. Colina
Ni ongi moldatzen naiz
zaintza alorretan
pardelak aldatzen zein
bestelako obretan
baina duda haundi bat
dut gaurkoz zorretan:
Iker, zer moduz beste
asunto horretan? (bis)

I. Zubeldia
Orain jo nahi dituzu
txistu ta organo
lasai eingo dizkizut
ondotik bi plano:
pelotarik bezela
nabil sano-sano
lehenago parejaka
orain mano-mano.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra