Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-01-24 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Unai Mendizabal, Eli Pagola

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Mikel Laboa Bertsolari Txapelketa (5. 2016. Donostia)
Saioa
2016-01-24 Donostia Sariketa
Gai-emailea
Eskudero, Jon
Bertsolariak / Egileak
Mendizabal, Unai
Pagola, Eli
Lana
Binaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia
Donostiako danborradan lehen aldiz atera zarete gaur. Konstituzio plazan zaudete. Oraintxe hasi da San Sebastian martxa.

Deskribapena

Doinua
Mendiko umea naiz
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2016-01-24 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Unai Mendizabal, Eli Pagola

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Pagola
Inpresionantea da
guk daukagun martxa
U. Mendizabal
baina ritmuan gaizki
zabiltza zu antza
E. Pagola
ze San Sebastianekin
ez dago erraxa
U. Mendizabal
kupelak bilintzi ta
tanborrak balantza.

U. Mendizabal
Ez al zinan zu inoiz
solfeora joan?
E. Pagola
Piper egiten nuen
hara joandakoan
U. Mendizabal
tanborra hor daukazu
makilen ondoan
E. Pagola
nik nahiago nun egon
plazaren kanpoan.

E. Pagola
Nik uste nuen zela
kupela beste bat
U. Mendizabal
Ba hau bezelako bat
etxian badaukat
E. Pagola
ez baititra kabalak
donostiarren erak
U. Mendizabal
segi dezagun jotzen
zirt-zart eta zirt-zart.

U. Mendizabal
Iriyarena joko
omen degu gero
E. Pagola
nahiko trago edanda
behar honezkero.
U. Mendizabal
Han ritmua galtzerik
ez zazu espero
E. Pagola
zuk ritmo onarekin
joko dezu edo.

E. Pagola
Beti juaten zera
Unai berdinera
U. Mendizabal
noski hortako orain
baitegu aukera.
E. Pagola
Zure martxetatikan
irtengo al zera?
U. Mendizabal
ta horko zuzendaria
normala ote da?

U. Mendizabal
Eskua hortxe dabil
behera eta gora.
E. Pagola
Imaginazioakin
Unai da gustora
U. Mendizabal
eta zu ezin juan
bere erritmora
E. Pagola
zure gustoz juango
zinake ondora.

E. Pagola
Gora ta behera aspaldi
ibiltzen al zera?
U. Mendizabal
Bai ta hori neretzat
sarri da galera
E. Pagola
lehen aipatu dituzun
tanborren antzera
U. Mendizabal
tanborra juaz guazen
Antiguo aldera.

U. Mendizabal
Bueno hau omen degu
azkeneko pieza.
E. Pagola
Holako bi piezekin
ez dago errexa!
U. Mendizabal
Martxa gaurkuan degu
martxa aldrebesa
E. Pagola
hasten errexa eta
bukatzen nekeza.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra