Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2017-10-01 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran
Bertsoa entzun |
2017-10-01 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran
Neurria:
Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Militantzia dagonez
euskaldunaren kulturan
nik guztia eman nuen
markatutako ohituran
ta alkatetza zerrenda
bete nuen nik liluran
nahiz irabaziko nuen
gehienak zebiltzan dudan
lau urte pasatu ditut
sarri ezinaren mugan
ze urduri hartu eta
ze lasai utzi ditudan. (bis)
Ona da agintaldia
lau urtera mugatzea
aurreak agertu arren
nola dantzatu atzea
askok desio baitzuen
nere lana zapaltzea
ta askok desio zuen
nere postua galtzea
neretzat ez zen nahikoa
agintean azaltzea
behintzat lortu det ateak
herriari zabaltzea. (bis)
Giltza askatu ta mahaian
utzi diet berehala
ta hustu det alkatetza
bulegoan zen apala.
Zenbateraino den pisu
holako giltza txapala
eta orain geratzen zait
lan esperantza argala.
Esaten duten moduan
beteko balitz ojala
ate bat ixten denean
leiho bat zabaltzen dala! (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra