Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2017-10-08 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe
Bertsoa entzun |
2017-10-08 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Puntua:
Zein da parrandarako
planik ederrena?
M. Artetxe:
Edozein larunbatez
egin daitekeena
poteoa lehenengo
Gintonik hurrena
hortarako sekula
ez dut nik problema.
Puntua:
Gauez egindakoaz
damutu goizean
M. Artetxe:
bezperako ibilerez
ongi oroitzean
ridikulo galanta
batzutan motzean
tabernako barrara
dantzara igotzean.
Puntua:
Nola pasatzen duzu
zuk biharamuna?
M. Artetxe:
Horretan milagrorik
ez dago laguna:
hartu Ibuprofeno
ta gela iluna
eta ahal den bezala
pasatu eguna.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra