Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-10-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-10-14 Tolosa Txapelketa
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Maddalen
Lekue, Etxahun
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zinemagintza ikasi zenuten elkarrekin. Zu, Etxahun zine-zuzendaria zara, eta Maddalen zine kritikaria. Etxahun, zure azken filmari buruz kritika zorrotza egin dizu Maddalenek.

Deskribapena

Doinua
Orioko balearena
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-10-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Etxahun Lekue

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Lekue:
Nire ustez egin dot
filme bat itzela
ta zuri irakurri
hau dala ustela
karreran zuk kontatzen
zenduan horrela:
kritikoak zuzendari
frustratuak zirela. (bis)

M. Arzallus:
Aktoreak pagatu
dituzu kario
baina ez du ez trama
ta ez argudio
frustratu bati entzun
zaiozu serio
porno txar baterako
ere ez du balio! (bis)

E. Lekue:
Zureak irakurri
ta ene dilemak
pentsatu dot “Akabo
Etxahunen problemak!”
izan be deukiezanak
kritika txarrenak
dira audientzi gehien
eukiten dabenak. (bis)

M. Arzallus:
Baina audientzia
izan duzu gutxi
nola paisaia ere
zegoen itsusi
askoz pertsona gehiok
zezakeen ikusi
hartu izan baninduzu
aktore nagusi. (bis)

E. Lekue:
Orain emon dostezu
beste zenbait datu
kontua apurka-apurka
argitu ein jaku
izan be zu Maialen
zaitugu parkatu
zuzendari frustratu
ta aktore frustratu. (bis)

M. Arzallus:
Baina kritikan badut
hamaika bertute
hortarako ikasi
ditut hiru urte.
Sari hau zuri edo
emango nizuke
pelikula txarrenek
Oskarrik balute. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra