Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2017-10-28 Bastida (A) Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Nahikari Gabilondo
| Bertsoa entzun | 
2017-10-28 Bastida (A) Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Nahikari Gabilondo
		
				
				Neurria: 
		Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
		
		
		
								
		Kokapena: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
S. Colina:
Lehen ere bronka bota
dizut ta beharrik
nik ez daukat fibrarik
ez daukat giharrik.
Kamioi horrek ez al du
irteera txarrik
kargatu behar badut
nik bakar-bakarrik? (bis)
N. Gabilondo:
Ez, hemen egoten naiz
ni ere tarteka
jada eginak ditut
bederatzi buelta
agudo jarraitzeko
lanari kolpeka
zigarroak erdizka
uzten ditut eta! (bis)
S. Colina:
Kamioi bat etortzen da
ta Nahikarik alde!
Hori bai den-dena du
osasunan alde
zuk egiten duzula
diotsut bazpa’re
zigarroa erdizka
ta lana egin gabe! (bis)
N. Gabilondo:
Eskuartean hartuz
zenbait zigarrokin
lanari behar diot
nik gogotik ekin
baina aizu, zu ere
ez al zaude berdin?
Gorputz horrekin ezin
lana ondo egin! (bis)
S. Colina:
Lehen ere esan dizut:
ni ez naiz atleta
falta zait pektorala
falta zait tableta.
Baina ez ote gara
gu bi zigarreta?
Zu beti txinpartatsu
ni beti erreta! (bis)
N. Gabilondo:
Baina lanean badet
nahiko erantzukizun
ta zure haserretik
zenbat ikaskizun
zugatik egiten det
ez dakit dakizun
ea muskulurikan
ateratzen zaizun! (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra
