Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2017-10-28 Bastida (A) Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Martin
Bertsoa entzun |
2017-10-28 Bastida (A) Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Martin
Neurria:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Colina:
Gelaz gela, atez ate
ibiltzen gara jo ta ke
beti korrika herren dabilen
sistemaren parte.
Ni ez naiz joango aparte
azkena artatu arte
hori gaixoek maitasunakin
ordaintzen didate! (bis)
J. Martin:
Hor gabiltza gelaz gela
lan ordu estra itzela
pazientzia infinitua
bagenu bezela!
Orain arteko epela
bukatu da dena dela.
Gaurtik aurrera gure zauriak
ikus ditzatela! (bis)
S. Colina:
Ez al dizut esan jada?
Zer irabazten den hara
zauria jarri baino lehenago
jarrita pomada!
Greba, huelga, asanblada
ta ordu estren gaia laga
erizaintza ez da lanbide bat
bokazio bat da! (bis)
J. Martin:
Krisia hasi zen usaintzen
aurretik dena bikain zen
baina aspaldi lanean ari
gaituzte iraintzen.
Zauririk ez da orbaintzen
ez badigute ordaintzen
gizarte honek jakin behar du
zaintzaileak zaintzen! (bis)
S. Colina:
Zaurian jarrita benda
neure gaixoei ofrenda
egiten diet soilik laneko
murriztuz agenda.
Zu zure txandan irtenda
ta harremanak etenda
hobeto bizi zintezke baina
jendea hiltzen da! (bis)
J. Martin:
Nere hainbeste bertute
erakutsiz urtez urte
jakina norbait hiltzen balego
artatuko nuke!
Gure indarraren truke
elkartu behar genuke
bestela kaka burutik behera
egingo digute! (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra