Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-11-01 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aimar Karrika

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-11-01 Irun Txapelketa
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Agirre Goia, Unai
Karrika, Aimar
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aimar, bazkaltzera joan zara Unairen jatetxera. Ekarritakoa ona ez zegoela eta, kexatu egin zara. Unaik arazorik gabe atera dizu beste plater bat. Bazkariko kontua ekarri dizunean, ikusi duzu bi platerak kobratu dizkizula.

Deskribapena

Doinua
Gizona da zoroa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-11-01 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aimar Karrika

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Karrika:
Lehenik pasatu xamar
zen zure txistorra
ta bigarrena ere
ai nahiko gogorra!
Faktura ikusita
ohartu naiz horra
txistorra zinez dela
errepikakorra. (bis)

U. Agirre:
Hemen txistorrak badik
bere garrantzia
ez dek normala neri
jarri diaken trantzia.
Ez dek gauza berdina
ez izan ahantzia
txarra egotia ta
hiri ez gustatzia. (bis)

A. Karrika:
Nik edozer jaten dut
gustoz ta gustura
gaur ez dut maitatu ez
hau, ezta ere hura.
Gustoz biziko zara
zu nire kontura
tripen barruan ere
damakit faktura. (bis)

U. Agirre:
Gazte jende honekin
hamaika endredo
barrua eraman nahi
du etxera bero.
Ni tontua naizenik
ez zak hik espero
“Txarra dago” esan dek
bukatu ta gero. (bis)

A. Karrika:
Abila izatea
deitzen zaio horri
zure fakturak ere
hori du jatorri.
Jatetxea jarriko dut
nik biziki gorri
beste lagunik hona
ez dadin etorri. (bis)

U. Agirre:
Edozein horren gaizki
nik ez dit serbitzen
barkatu baina ez nauk
gaur ondo sentitzen.
Igual dirurik gabe
etorriko hintzen
nahi badek ordaindu zak
platerak garbitzen. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra