Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-11-04 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-11-04 Maule-Lextarre Txapelketa
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Zure ibilbideko unerik onenean zaude. Zure jarduna uztea erabaki duzu.

Deskribapena

Doinua
Haizea dator ifarraldetik
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-11-04 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Neurria:  Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bertsolaria naiz ofizioz
maiz pentsatzen det “Zertako?”
saio txar bat ta nere barruan
zenbat ezten ta zartako!
Final bat BECen gero txapel bat
bihurtu nintzen modako
tamalez hori sekula ez da
aski izan neretzako.
Nahiz eta oholtza bihurtu nuen
ibilbide baten marko
eragin ditut hamaika irri
hausnarketa eta malko
hainbeste plaza, bertso afari
ta telebistako plato!
Guzti-guztia uzten dut aita
izatera noalako.

Hemen guztian agintzen baitu
izenak ta abizenak
plaza kopuru, bertso borobil
ta curriculum gizenak.
Oraintxe bertan beste zeozer
eskatzen dit niri senak
alde gehiago badauzkalako
bene-benetan naizenak.
Entzungo ditut kritikak eta
komentario kirtenak
ta igual batzuk minduko ditu
nere ahotik irtenak
une honetan nahiz neregana
datozkidan argi denak
pertsona asko dauzkat ondoan
ikustezinak direnak.

“Beraz bertsotik urruntzen zera”
galdetzen didate “Nora?”.
Hain zuzen ere maite ditudan
eta nautenen ondora
kontziliatzen hastea nahiz ta
omen den egungo moda
norbait etxean beti utzita
ni ez negoke gustora.
Hamar urteko ibilbidea
neretzat da aski froga
utzi dezadan, noan etxera
egin dezadan aproba!
Bai niri ta bai ingurukoei
eman nahi diet denbora
ta ea zenbat argi dagoen
fokoetatik kanpora.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra