Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2017-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Martin
Bertsoa entzun |
2017-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Martin
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Colina: Dantzatzeko ez al dira
gure herriko jaiak?
J. Martin: Ni nabil ezin hemen
aguantatu nahiak
S. Colina: eta gure zain daude
Joselu Anayak
J. Martin: guk ere demostratu
beharko dohaiak!
J. Martin: Nik Despacito entzun
nahi nuen lehenbizi!
S. Colina: Zu despacito berez
zarelako bizi!
J. Martin: Hainbeste kantu eta
hainbeste irrintzi
S. Colina: ta oraindik ez zara
plazara iritsi!
S. Colina: Burua muitzea al da
dantza egitea?
J. Martin: Nik uste dut horixe
dela elitea!
S. Colina: Goazen erdira eta
hobe ekitea!
J. Martin: Badaezpada aurretik
abitu zaitea!
J. Martin: Nik beldurra dut eta
zer esango duten
S. Colina: inork ez du ikusten
ta inork entzuten
J. Martin: ez dakit horren geldi
zergatik dirauten!
S. Colina: Lasai, mozkorrak ez du
hainbeste irauten!
S. Colina: Beraz, eman ezazu
lehenengo pausoa!
J. Martin: Zuri eskatu dizut
ez da erosoa!
S. Colina: Nik erakutsi baietz
repertorio osoa!
J. Martin: Zuk dantzatzeko duzu
modu kuriosoa!
J. Martin: Tente gelditzen zera
makila bezela!
S. Colina: Ahaztuta ote zaude
euskaldun naizela?
J. Martin: Ziur arin-arinak
egina zarela...
S. Colina: Bai, baina ez didate
eman nahi labela!
S. Colina: Estilo propioa
omen daukat eta!
J. Martin: Demostratu egin nahi
zenuke tarteka!
S. Colina: Txikitan egin nitun
dantza ta balleta!
J. Martin: Nik kostata lortzen dut
ordea oreka!
J. Martin: Azken aukera da ta
has gaitezen dantzan
S. Colina: jende gehiago eta
pilatu da plazan
J. Martin: gaude norbait hasiko
denan esperantzan
S. Colina: ixkinatik begira
bilintzi-balantzan!
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra