Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-11-19 Amurrio Txapelketa
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Irazusta, Aintzane
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Usaina sumatu, eta urduri jarri zara.

Deskribapena

Doinua
Izarren hautsa egun batean
Neurria / Estrofaren izena
Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina

Neurria:  Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zergatik ote da hain krudela
egun ta hileen joana?
Zergatik jartzen ditu parean
geroa ta iragana?
Mutil jator bat maitatzen nuen
eta bi seme txiki nituen
nintzen emazte ta ama.
Baina sumatu zaitudanean
berriz pasilloan barna
sudur-zulora ailegatu zait
zuk duzun Dolce Gabbana
zu zarelako noizbait tabernan
inguratuta musu bat eman
ta nere bizitza plana
dantzan jarri zenidana.

Zergatik ote daude lotuta
sexua eta zurruta?
Ezezko bati eustea ote
da gure barne burruka?
Agian berant, agian garaiz
baina ni ere sendotzen joan naiz
izanagatik apurka.
Zuk berdin-berdin jarraitzen duzu:
bakero larruzko txupa
ni ikusi orduko irriparre egin
ta begi batez kinuka!
Nahiz zure usaia gustoko dudan
ta berriz jarri nazakeen dudan
ez zaitez hasi musuka
ezetz esango dizut ta!

Gaur pozik nabil seme-alabekin
parkean zehar korritzen
nere iraganak, egin nuenak
ja ez nau lotsagorritzen
zure usaiak pizten duena
ta iraganean joandako dena
nere barrenean hil zen.
Bikote baten errutinak nahiz
asko ez gaitun maitemintzen
detaileekin gozatzen dakit
gaur hau naiz, lehen hura nintzen.
Pizti bezatu batzuk gara gu
baina saiatu beharra daukagu
bizitza erabakitzen
ta erabakiak bizitzen!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra