Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-11-26 Donibane Lohizune Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-11-26 Donibane Lohizune Txapelketa
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Anbustegi, Fernando
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bi urteko haur baten gurasoak zarete. Zuk, Maialen, haurra aurten eskolatu nahi duzu. Igorrek ez du eskolatu nahi sei urte arte.

Deskribapena

Doinua
Ama Birjina Erkudengoa I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-11-26 Donibane Lohizune Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio:
Haurra etxeko nahi dezu baina
ez da izango inongo
alternatibak eta eskolak
hippy eta hippy-ondo!
Etxean gozo hezi nahi dezu
ados ta hor arte ondo
baina irtengo da kalera eta
han haurrik ez da egongo.

I. Elortza:
Nirekin berdin ein zuten eta
ez nabil hippy usteko.
Gogoa daukat gure haurrari
maitasunean eusteko
eta prest nago urte hauetan
lanai neronek uzteko
goizetan irten kalera eta
berarekin jolasteko.

M. Lujanbio:
Zuk lana utzi zuk zaindu eta
zuk ipini jana mahaian
aita gutxitxo izango zaio
jolaserako garaian.
Eskola egoki askoa degu
baina zuk ez dezu nahi han
haurra rarotu egiten degu
hain berezi egin nahian.

I. Elortza:
Hain berezi ere ez nuke gura
nahiz lanean egon gertu
neuk ere egingo dut hainbat akats
ta baita zenbait aziertu.
Gerora ere ikastolara
harek ahalko du agertu
ta izango du nogaz jolastu
eta zeinekin aspertu.

M. Lujanbio:
Bi urte eta badu garaia
hark umeak ditu xede.
Han aspertzea txarra al da ba?
Hori ere bere mesede.
Gure eskola publikoa ai
eskatu degu alafede
ta besterentzat eskatu hori
nik nahi dut neuretzat ere.

I. Elortza:
Matrikula non egin ere guk
duda dugu azkenean
egoera hau ez da onena
joateko zuzenean.
Oraingoz utzi dezagun arren
neronen aldamenean
berriro berba egingo dugu
hiru urte dituenean.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra