Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-11-26 Donibane Lohizune Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-11-26 Donibane Lohizune Txapelketa
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Anbustegi, Fernando
Bertsolariak / Egileak
Apalategi Astigarraga, Iñaki
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia
Zuen herrian Gazte Eguna antolatu dute, eta bazkarirako txartela erosi duzue. Mahaian jarri zaretelarik, ohartu zarete gainerakoak anitzez gazteagoak direla.

Deskribapena

Doinua
Maritxu nora zoaz I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-11-26 Donibane Lohizune Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Apalategi: Arratsalde batean
biok zahartu gera
M. Lujanbio: biek ziento bat urte
gutxi gorabehera
I. Apalategi: ta gazte sentitzeko
hauxe da aukera
M. Lujanbio: ez al nazu ikusten
ni gaztea, ze ba?

M. Lujanbio: Lastozko txapelakin
nago elegante
I. Apalategi: ta gazte dirudizu
kentzen dezun arte
M. Lujanbio: badaukat ume hoiek
hainbeste aguante
I. Apalategi: baino txapela beharrik
hoiek ez daukate.

I. Apalategi: Niki arrastoduna
jantzi beharko da
M. Lujanbio: fallatu diguna da
zure alkandora
I. Apalategi: goitik behera dauzka ta
behar dute albora
M. Lujanbio: hori da ja aitondu
zeranan aproba.

M. Lujanbio: Gazteek jartzen dute
hola kamiseta
I. Apalategi: zu erosteko nahiko
xuhurra zaude eta
M. Lujanbio: eta plantxatu gabe
buelta eta buelta
I. Apalategi: lasai nik badaukat bat
zuretzat gordeta.

I. Apalategi: Bazkariko txartelak
erosi ta gero
M. Lujanbio: plastikozko platerik
ez nuen espero
I. Apalategi: arroza epel ta ez
oilaskorik bero
M. Lujanbio: ta hau oilaskoa da
oilaskoa edo.

M. Lujanbio: Desegin egiten da
hezurra tirata
I. Apalategi: gazte garaiak bainaiz
aspaldi pasata.
M. Lujanbio: Gure gazte jende hau
da jende pirata
I. Apalategi: guk’e kinta bereko
lagun gehio falta.

I. Apalategi: Patxarana etorriko
ote da aguro?
M. Lujanbio: Sagardo gutxi gendun
ta mila apuro
I. Apalategi: ondoren txupitoa
kafe eta puro
M. Lujanbio: eta biharko goiza
pixkana gertugo.

M. Lujanbio: Kuadrillako nikia
ere falta degu
I. Apalategi: armairuan fondoan
aurkituko degu.
M. Lujanbio: Halere ez gera zahar
baizik eta heldu
I. Apalategi: baino Benidorrako
hobeak gaude gu.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra