Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2017-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Oihana Iguaran
Bertsoa entzun |
2017-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Oihana Iguaran
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
O. Iguaran:
Sarri ze gogorra den
Oteizaren hutsa
ta zuk noski alaba
nahi zenuen bultza.
Zinez estimatzen det
guztien laguntza
etorriko al ziran
gero ez balitz luntxa? (bis)
U. Agirre:
Alaba eman nahi nizun
egun hontan babes
baina ez didazu uzten
gauza oso errez
luntxarena ez zazu
aipatu mesedez!
Ez ziran etorriko
eta neu ere ez. (bis)
O. Iguaran:
Artistak ez du aski
hipsterren posea
juxtu estu sumatzen
hasi naiz kortsea
aita ezetz egin ni
zu ainakoxea
arteak berarekin
badakar gosea. (bis)
U. Agirre:
Egia borobila
hori alajaina
bakoitzak jakin beza
beraren tamaina
artetikan gosea
omen dator baina
lasai emango dizut
zuk jateko aina. (bis)
O. Iguaran:
Eskerrak zure jana
eta teilatua
umetatik daukadan
neretzat hartua.
Estimatzen det hona
hola ausartua
firmatuko al dizut
zure erretratua? (bis)
U. Agirre:
Agian famatua
eingo da gerora
marra bat ziharrera
ta bestia gora.
Segi zazu alaba
pozik ta gustora
ulertzen dunarentzat
ona izango da. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra