Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
Bertsoa entzun |
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
Neurria:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Egun on bertsozalea
beste behin BEC gure harpe
ea ze atarramentu
ze giro ta ze aldarte!
Egunaz goza dezagun
hitzak direla bitarte
hona guztiek beraien
onen-onena dakarte
kinieletan agian
egonagatik aparte
zortzi lagun gatoz eta
denok hartzen dugu parte
nahiz eta alineatu
behar Jupiter ta Marte
jokua ez da bukatzen
kartak erakutsi arte! (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra