Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Sarriegi, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Euskara elkarte bateko borondatezko bi kide zarete. Zuk, Igor, uste duzu
taldearen jarduna profesionalizatzen hasi beharra dagoela. Aitor ez dago ados.

Deskribapena

Doinua
Uso zuri bat inguratu zait A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Sarriegi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza:
Gure haserak gogoratzeko
joan behar da urrutira
garai guztiak ez dira berdin
onartu dezagun tira!
Lehen kalean zebiltzan haiek
etxean daude begira
ta bolondresik ez baldin bada
langileak behar dira.

A. Sarriegi:
Honetaraino ekarri gaitu
bolondresen adioak
ez direlako nahi gisakoak
jendearen jarioak.
Hori eginez galdu litezke
haserako balioak
hiztunak behar ditu euskarak
ez funtzionarioak.

I. Elortza:
Gure herria beti izan da
“Ekin gogor, gogor ekin!”
baina ez bada bolondresik gaur
ibiliko gara erkin.
Aurrera in behar da teknikari
eta soziolinguistekin
urrutirago ez gara helduko
boluntarismoarekin.

A. Sarriegi:
Jarri itzazu hiru langile
ekarri gure festara
eta berdin zait ze ekimen den
kasu honetan euskara.
Azken batean itxura baino
gehiago ere ez gara
horrek guztiak ez du balio
borondaterik ez bada.

I. Elortza:
Arrazoi duzu pixka’t joan zaitez
bolondres hoien peskizan
nahiz ta agian ibili behar
izango duzun zuk ehizan.
Bat edo beste dikotomian
gabiltza ohi dugun gisan
eta ez dakit zer dela eta
ezin duten biak izan.

A. Sarriegi:
Ona litzake egia esan
hori burutik kentzea
ez dugulako guk ikusi nahi
hizkuntzaren azkentzea.
Baina langilez bete ezkero
bolondres hauen etxea
gure helburu bihurtuko da
egitura mantentzea.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra