Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Agirre Goia, Unai
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Kirolari profesionalak zarete, eta publizitatea egiteko eskaintza asko jasotzen
dituzue. Zu, Maialen, edozer iragartzeko prest zaude. Unai, ordea, ez.

Deskribapena

Doinua
Beste bateko inularretan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio:
Hemen dirua baita kontua
nola ez esan? Akabo!
Futbol zelaian egiten degu
izerdi eta ur trago
Real Sociedad SAri ta
txinoei salduta nago
ta honezkero zer inporta zait
pixka bat salduxeago. (bis)

U. Agirre:
Real Sociedad SA jarri
degu zerura bidian
gauza hoiekin larritu xamar
dago Unai aspaldian.
Edozer gauza ein leikela ta
nago beldurrak aidian
diru beharrik izango banu
egingo nuke agian. (bis)

M. Lujanbio:
Bederatzia bizkarrean ta
orain oparo zabiltza
promesa eta errealitate
dena aparra, dena bitsa
baina hautsi ezkero belauna edo
zartatu iztarreko mintza
Unai esnatu laburra da ta
futbolarion bizitza. (bis)

U. Agirre:
Barkatu baina hau izango da
segun nun jarri tamaina
ni familia xume batetik
etorri naiz alajaina!
Gure bizitza oso laburra
degu futbolean baina
urtebetean irabazi det
nornahik bizi osoan aina. (bis)

M. Lujanbio:
Nahikoa diru badezu behintzat
hortan ez zera labaintzen
nik hala ere segitu nahi det
banku kontua bikaintzen
ta hor azaltzen naiz kremekin edo
txanpuaz ilea zaintzen
futbolarioi ez digute ta
pentsatzearren ordaintzen. (bis)

U. Agirre:
Berak zipitzik ez du pentsatzen
gogorra izan da gero!
Nere burmuinak kontu honekin
orain daude bero-bero
baina sekula saldu ez naizenik
ere ez zazu espero
sagarduana igual eingo det
Unaik eskatu ezkero. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra